SEGURTASUNAREN KULTURA ERAIKITZEN DIHARDUGU

Lan segurtasuna ez da inprobisatzen; planifikatu eta eraiki egin behar izaten da. Eta hauxe egiten saiatzen gara AMPOn.

Gure urteroko Lan Segurtasunaren inguruko formakuntza plana dela eta, eta formakuntza sendoagoak eskaintzeko helburuarekin, Idiazabalen lan egiten duten AMPOko pertsonen %100ak lan arriskuen prebentzioaren inguruko hainbat formakuntza saio jasoko dituzte. Honela, segurtasunarekiko konpromisoa erakutsiko du beste behin kooperatibak.

Hainbat formakuntza saio iada ospatzen ari dira eta pertsona bakoitzak bataz beste 20 ordu dedikatuko dizkio honi. Saio hauetan, zeintzuk OSARTEN prebentzio zerbitzu mankomunatuaren laguntzarekin antolatu ditugun, lan arriskuen inguruko gai orokor nahiz zehatzak tratatuko dira, beti ere pertsona bakoitzaren lan postura egokitutako edukietan oinarrituta.

Berritutako formatua duten formakuntza saio hauetan, pertsona guztien jarreraz gain, euren Lan Osasun eta Segurtasun baldintzak hobetzea bilatzen dugu. Guk argi daukagu; prebentzioa guztion ardura da eta horretarako formakuntza ezinbestekoa da.

 

loading