Ampo RCM

Urruneko kontroldun balbulen monitarizazio-sistema balbulen errendimendua monitorizatzeko enpresan sortutako eta patentatutako sistema berritzaile bat da. Datuen eskurapen-sistema batek bizitza-zikloa bermatzen du, eta beste zerbitzu batzuen artean aldizkako txostenak (datuen analisia, balbularen egoeraren ebaluazioa eta amaierako operadoreentzako/erabiltzaileentzako gomendutako ekintzak) eskaintzen ditu, baita alarma-sistema bat eta ikuskapen- eta diagnostiko-zerbitzuak ere. Diseinua eragingailudun edo eskuzko edozein sistema-eragiletik independentea denez, edozein fabrikaziotan eta balbula eredutan txerta daiteke.

Datu-transferentzia guztiak abanguardiazko gako asimetrikodun kriptografia erabiliz enkriptatua daude. Urruneko sistemaren konfigurazioa desaktiba daitekenez, ezinezkoa da urrunetik balbula irekitzea/ixtea. Horrela, RCMk zibersegurtasun-eskakizunak betetzen ditu. 

Hainbat agirik eta ziurtagirik plantako eragiketa “ohikoenetarako” AMPO RCMaren sendotasuna bermatzen dute.

Egiaztagiriak eta bestelako agiriak

  • CE ATEX 
  • API 6A eta API 6D 
  • Segurtasunezko itxitura balbulentzako segurtasun funtzional-agiria 
  • ISO 9001: 2008 
  • PED (presio-ekipamenduaren zuzentaraua) 
  • IEC 61511en 4. fasea: Bizi-zikloaren diseinua eta tresnatutako segurtasun-sistemen ingeniaritza, segurtasun funtzionalaren kudeaketa