Industriak

Meatzaritza

Adituak gara lohi mineralak garraiatu behar diren proiektuetan, hala nola, kobrea, nikela, urrea, burdina, zinka, molibdenoa, fosfatoak… baita aluminioa bezalako mineralen prozesamendua, adibidez HPALa edo POX Autoklabea, barne hartzen duten proiektuetan ere. Hori dela eta, zerbitzu zorrotzenetarako soluzioak eskaintzen ditugu.

Lohien eta mineralen garraioa

Gaur egun, ingurumenak meatzaritza-sektore osoa inoiz baino gehiago kezkatzen du. Lohiak garraiatzeko instalazioetan errendimendu handiko ekipamenduak erabiltzeak neurri handian hobetu du sistemen sendotasuna, ondorioz, ingurumenari eragiten dioten arriskuak murrizten dira.

Oinarri horretatik abiatuta, AMPOk soluzioak sortzeko eta bezeroei konfiantza handiagoa sorrarazteko punta-puntako teknologia erabili du. Gainestalduren kontzeptu modernoenekin eta anitzenekin lotutako material ugari erabiltzen ditu: karbonoa, altzairu erdoilgaitza, duplexa eta superduplexa beste batzuen artean. AMPO POYAM VALVESek zerbitzu exijenteetarako hornikuntza bermatzen du presio altuekin zein baxuekin, automatikoki zein eskuz funtzionatzeko, eta prozesu osorako, itsasoko uraren garraiotik eta gatzgabetze-instalazioetatik, lohien eta meatzaritzako hondakinen garraiora.

Fidagarritasuna, iraunkortasuna eta etengabeko berrikuntza eskaintzeak, esperientziadun salmenta osteko laguntza teknikoa eskaintzearekin batera, AMPO aurrez aipatutako zerbitzu exijente guztietarako aukera onena bihurtzen du.

Ezagutu lohien eta mineralen garraiorako balbulak

Mineralen prozesamendua

 

Meatzaritza-industriako prozesu garrantzitsuenetakoa eta exijenteenetakoa mineralak hainbat helburutarako lehengai erabilgarri bihurtzekoa da.

Mineral bakoitzak (kobreak, aluminioak, urreak, burdinak, zinkak, molibdenoak…) eraldaketa- edota fintze-prozesu bat du. Baina prozesu horiek guztiek baldintza bereziak eta exijenteak dituzte haien erabileretarako. Baldintza horiek puntako ingeniaritzako soluzioak galdatzen dituzte, bai sistemen sendotasuna hobetzeko, bai ingurumenerako arriskuak murrizteko.

Oinarri horretatik abiatuta, AMPOk soluzioak sortzeko eta bezeroei konfiantza handiagoa sorrarazteko punta-puntako teknologia erabili du. Gainestalduren kontzeptu modernoenekin eta anitzenekin lotutako material ugari erabiltzen ditu: karbonoa, altzairu erdoilgaitza, duplexa eta superduplexa beste batzuen artean. AMPOk zerbitzu exijenteetarako hornikuntza bermatzen du presio altuekin zein baxuekin, automatikoki zein eskuz funtzionatzeko. Gainera, konponbideak unitate bakoitzera eta prozesuaren baldintzetara moldatzen dira.

Ezagutu mineralen prozesamendurako balbulak