Hidrogenoa biltegiratzeko soluzio hauek, elektrolizagailu bateko hidrogeno berdea hartzen dute input gisa eta eskariaren araberako energia elektriko baliotsuan transformatzen dute, presio baxuan egongo den biltegiratutako hidrogeno trinko eta konpaktuan, mugikortasunerako presiozko hidrogenoan edota metano sintetiko eta berriztagarrian. Honela, teknologia honi esker, gasa modu fidagarri, seguru, eraginkor eta trinkoan biltegiratu eta prozesatu daiteke. Hau da: AMPOn gas- eta elektrizitate- sarearen eremu deszentralizatuetan lan egin eta irauteko sistemak hornitu eta integratzen ditugu, energia berriztagarriak dauden tokian bertan. 

Alor honetan honako produktu hauek eskaintzen ditugu:

Hidrogenotik abiatuta, energia elektrikoaren biltegiratzea MWh-tan

Iraupen luzeko metal hidruroak biltegiratzeko soluzioak kg-tatik tonetara

Hidrogenozko konpresore termikoak

Metanizazio-soluzio modularrak e-metanoarentzat karbono atzipen eta hidrogeno bidez

GRZ Technologies-ekin elkarlanean, martxan dagoen trantsizio energetikoaren erdigunean kokatzen gara AMPOn, guztiz berriztagarria den energia sistema baterantz abiatuz. Trantsizio honetan hidrogenoak funtsezko zeregina du energia garbi eta berriztagarrien bektore gisa.