SALMENTA ORDEZKARIEN BILKURA GLOBALAK OSPATU DIRA IDIAZABALEN ETA INDIAN

AMPOk salmenta ordezkari eta agente sare zabal bat du egun munduan zehar, 62 herrialde baino gehiagotan presentzia aktiboa duelarik. Gauzak honela, aurtengo urtearen analisia burutu eta batez ere 2020rako estrategia komertziala marrazteko helburuarekin, AMPOko fundizio eta balbuletako salmenta ordezkarien bilkurak ospatu dira aste honetan. Fundiziokoa Idiazabalen bertan eta balbuletakoa aldiz, AMPO INDIAn.

Coimbatoren (Tamil Nadu, India) ospatzen ari den balbuletako salmenta ordezkarien bilkuran gune geografiko eta herrialde ezberdinetako ordezkarien bisitak jaso ditugu, besteak beste: Txina, India, AEB, Erresuma Batua, Espainia, Asiaren Hego Ekialdea, Ekialde Hurbila, etab. Astelehenetik ostegunera bitartean AMPOren antolakuntza eraldaketa eta aurrerapen teknikoen berri eman diegu, baita garatutako produktu eta teknologia berrien berri ere. Baina hau guztiaz gain, merkatuko tendentzia globalen inguruko hausnarketa bat ere burutu dugu egun hauetan zehar. Bestalde, ekitaldia AMPO INDIAn ospatu dela kontuan izanik, bertako gure ahalmenak lehen pertsonan ezagutzeko aukera izan dute ordezkari guztiek.

Bestalde, fundizioko salmenta ordezkarien bilkura Idiazabalen ospatzen ari gara aste honetan. Hainbat delegatu eta agenteen partehartzearekin, 2020rako galdategiaren estrategia komertziala diseinatuko dute bertan, dibertsifikazio estrategiak gainera protagonismo handia izango duelarik.

loading