SABINE PASS LNG PLANTAREN SEIGARREN TRENERAKO 2000 BALBULA

Houstonen kokaturik dagoen eta LNG-a (likidoturiko gas naturala) esportatzen duen Cheniere Energy enpresak, bere Sabine Pass deritzon plantan seigarren tren bat eraikitzeko EPC kontratua sinatu zuen 2018.urte amaieran Bechtel ingeniaritzarekin. Bi bezeroek, Cheniere nahiz Bechtel-ek, AMPO POYAM VALVES-engan jarri dute beste behin konfidantza, tren berri honetarako 2000 balbula baina gehiago diseinatu eta ekoizteko. Instalakuntza berri hauekin, sei tren izango ditu Sabine Pass planta estatu batuarrak hemendik aurrera. Honenbestez, AMPOren hamarmilaka balbula izango dira Estatu Batuetako likuefakzio planta nagusienetan instalatuta.

Sabine Pass-eko tren bakoitzak urtean 4,5 milioi erregai ekoitzeko ahalmena du eta lehen bost trenek erabat lanean dihardute gaur egun.

Seigarren tren honetarako ondorengo LNG balbulak hornituko ditu AMPO POYAM VALVES-ek: eskuzko boladun balbula kriogenikoak, globo eta erretentzioko balbula kriogenikoak, aktuaturiko boladun balbula kriogeniko eta ez kriogenikoak eta metal-metal balbulak. Produktu hauek 54” bitarteko tamainakoak izango dira eta 150 eta 1500 libra bitarteko presioa jasan behar izango dute. Aipatzekoa da top entry diseinuko tamaina handiko boladun balbula kriogenikoek duten isolamendu ahalmen bikaina, eta baita lineako presio galera murrizteko duten ahalmena, azken honek tamaina txikiagoko ekipoak erabiltzea ahalbideratzen duelarik.

2005.urtez geroztik 20.000 balbula baina gehiago hornitu ditu AMPO POYAM VALVES-ek Cheniere-en Sabine Pass LNG eta Corpus Christi LNG proiektuetarako. Horietako balbula batzuk 36” eta 42”-ko HIPPS balbulak izan ziren, zeintzuek 2 segundu baino gutxiagoan itxitura perfektu bat burutzen zuten. Eskari hauek boladun balbula kriogenikoak, ez kriogenikoak eta metal-metal balbulak barnebiltzen zituzten.

Aipatzekoa da gainera proiektu zabalkunde honen kasuan ere salmenta osteko zerbitzuak eskainiko dituela kooperatibak, AMPO SERVICE-eko teknikoen eskutik, seigarren trenaren eraikitze eta martxan jartzean lagunduz. AMPOn euren bezeroen ingeniaritza saileko pertsonekin elkarlanean lan egiten dute beti, proiektuen martxan jartze eta mantenimendu arrakastatsu bat bermatzeko helburuarekin.

Gure balbulen errendimendu maila altua eta zerbitzu bikaina izan dira gure bezeroek proiektu zabalkunde honen kontratua AMPOri esleitzeko arrazoi nagusiak.

 

 

 

loading