OHIKO BATZAR OROKORRA OSPATU DU AMPOK

AMPO kooperatibak ohiko batzar orokorra ospatu du gaur, larunbata, Idiazabalgo bere instalakuntzetan. AMPOko pertsona gehientsuenak bertaratu dira batzarrera, hainbat jubilatu eta praktikak edota ikasketa amaierako proiektuak AMPOn garatzen ari diren hainbat ikasle ere tartean egon direlarik. Hauez gain, AMPO INDIAko hainbat kide ere bertan izan dira.

Batzar honetan ontzat eman da 2018 ekitaldiko kudeaketa, Urteko Kontuak eta Kudeaketa Txostena, Kudeaketa soziala eta Informazio Ez Finantziarioaren Egoera ere onartu direlarik. 35 milioi euro inguruko inbertsio planari jarraipena emanez, 2018.urtean mekanizazio planta berri bat jarri zuen martxan AMPOk Idiazabalen, 22 milioi euro inbertituz eta apostu honekin, galdategiko dibisioa indartu eta bezeroei balio erantsi altuagoko eta geometria konplexuagoko osagaiak eskaintzea ahalbideratuz. Urte bat lehenago aldiz, 2017an, balbulen diseinu eta ekoizpen negozioa indartu zuen, Coimbatoren, Indian, produkzio planta berri bat inauguratuz. Gaurko batzarrean AMPO INDIAko Zuzendari nagusiak planta honen kontsolidazioa eta martxa ona aurkeztu ditu, zein etengabeko hazkundean murgildurik dagoen.

Aipatzekoa da azken urteotan AMPOk irmo aurre egin ahal izan diola petrolio eta gas sektorean bizi izan den krisiari, bere salmenten %80 inguru sektore honetara bideratzen baditu ere, bere negozio lerro guztiak suspertu ahal izan dituelarik; galdategia, balbulen diseinua eta ekoizpena, eta baita AMPO SERVICE negozio lerroa ere. Guztiek hazkuntza aurreikuspenak dituzte 2019.urterako, dibertsifikazioa multi-lokalizazioa, eraldaketa digitala,…. bultzatzen dituen Plan Estrategikoa medio.

Gauzak honela, batzarreko foku nagusia enpresaren etorkizunean jarri da, kooperatiba bere sektorean erreferente izaten jarraitzeko oinarrizko proiektuak konpartitu eta aurkeztu direlarik. Beste hainbat proiekturen artean, ondorengo hauek azpimarratu dira; balbuletako plantaren layout berriaren definizioa, LEAN metodologian oinarriturik, nazioarteko inplantazioetan eta sare komertzialaren zabalkundean oinarrituriko nazioartekotze plana, eraldaketa digitala, produktu, zerbitzu eta sektoreen dibertsifikazioa, itsasazpiko sektorearekiko apostu irmoa, non exigentzia teknikoak gorenak diren, etab. Laburbilduz, AMPOren proiektua garatu eta bere merkatuko posizionamendua hobetzen jarraitzeko erronka nagusiez beteriko etorkizuna.

loading