News & Media
BERRIAK
SAUDI ARABIAKO RAS TANURA BIRFINDEGIRAKO ERAGINGAILU ELEKTRO HIDRAULIKOAK DITUZTEN BALBULAK

Teknologia maila altuko 800 globo, konporta eta erretentzio balbula baina gehiago hornitzen ari da egun AMPO, Ras Tanura birfindegirako. Honako hau Pertsiar Golkoan kokaturik dagoen birfindegi zaharrena da eta Jubail izena duen portu-hiri industrialetik oso gertu dago. Saudi Arabian, hain zuzen ere.
Planta honetan egunean 550.000 petrolio upel distilatzeko ahalmena dute eta instalakuntza hauek estatuaren jabetzapekoa den Saudi Aramcorenak dira, honek berak ustiatzen duelarik gainera birfindegia.
Saudi Aramcok eta proiektu honetako Tecnicas Reunidas ingeniaritzak AMPO POYAM VALVES-engan jarri du konfidantza altzairu herdoilgaitzeko eta karbono altzairuzko 800 balbula baina gehiago diseinatu eta ekoizteko. Balbulak 2” eta 66” bitartekoak izango dira eta presioari dagokionez aldiz, 150 lbs eta 600 lbs bitartekoak.
Aipatzekoa da gainera hainbat balbulek eragingailu elektro-hidraulikoak izango dituztela.