• News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
    Azken berriak
    AMPO ARABIAK BERE HISTORIAKO ESKAERARIK HANDIENA SINATU DU C.A.T. GROUP…

    AMPOk bere Saudi Arabiako lantegian ekoizteko orain…

    AMPOK TAMAINA HANDIKO 180 KONPORTA BALBULA KRIOGENIKO ETA EZ-KRIOGENIKO HORNITUKO…

    AMPO POYAM VALVES aukeratu dute Arabia Saudiko…

  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVESZerbitzu zorrotzenetrako teknologia maila altuko punta-puntako balbulak.
      • Industriaren arabera
      • Balbula motaren arabera
    • ISS BY AMPO POYAM VALVESBalbulak baino gehiago.
      • Neurrira egindako sistemen integrazioak
      • Balbulen jarduketaren kontrol-sistemak
      • Monitorizazio-soluzioak
      • Hidrogeno berdea biltegiratzeko soluzioak
    • AMPO SERVICEBezeroen beharrei erantzun azkarra, mundu osoan zehar eta dauden tokian daudela.
      • MRO zerbitzuak
      • Ingeniaritza-soluzioak neurrira
      • Ordezko piezak
      • FES zerbitzuak
      • Prestakuntza-zerbitzuak
      • Prebentziozko mantentze-lanen eta mantentze-lan prediktiboen zerbitzuak
      • Konponketa eta mantentze lanetarako zentroak
    • AMPO FOUNDRYMuntatzeko prest dauden osagaiak.
  • Industriak
    • Energia
      • Karbono igorpen murritzeko energiak
      • Beste energia primario batzuk: Upstream
      • Finketa
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
    Azken berriak
    I+G PROIEKTUAK: WH2YTE eta AMPO-CFP

    AMPOk Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren bidez finantzatutako…

    IKERKETA ETA GARAPEN PROIEKTUAK: HPCVALVE eta AMPOALY

    Ikerketa eta Garapeneko “HPCVALVE” eta “AMPOALY” izeneko…

  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Etika eta gardentasuna
    • Gizarte-konpromisoa
    Azken berriak
    2024KO JASANGARRITASUN MEMORIA ARGITARATU DU AMPOK

    AMPOk 2024ko Jasangarritasun Memoria aurkeztu du, kooperatibaren…

    ETORKIZUN JASANGARRIA BULTZATZEKO KARBONO-ATZIPEN SOLUZIOAK

    Energia-soluzio jasangarriak bultzatzeko bidean lider izateko konpromisoarekin,…

  • ProTalent
  • News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
News & Media
BERRIAK

AMPOK MUNDUKO GNL PROIEKTU HANDIENETAKO BATEAN PARTE HARTU DU, 15.000 BALBULA INGURU HORNITUZ

09 July 2026
Partekatu

Gaur egun eraikitzen ari diren munduko gas natural likidotuaren (GNL) esportaziorako terminal handienetako batean parte hartu du AMPOk:  Brownsvilleko portuan (Texas, AEB) kokatzen den eta 1.000 akre inguruko azalera duen Rio Grande LNG proiektuan, hain zuzen.

NextDecadek garatu eta Bechtel ingeniaritza-enpresa gauzatzen ari den proiektu hau mugarri garrantzitsua da gas natural likidotuaren esportaziorako azpiegitura globalen hedapenean. Amaitutakoan, instalazioak urtean 48 milioi tona inguruko (MTPA) likidotze-ahalmena izango du, zortzi GNL trenetan banatuta. Horrela, gaur egun munduan garatzen ari diren GNL esportaziorako terminal handienetako bat izango delarik.

Proiektu estrategiko honen baitan, AMPOri hainbat kontratu esleitu zaizkio eraikitzen ari diren lehen bost GNL trenetarako balio teknologiko handiko 15.000 balbula inguru hornitzeko. Horrek, gainera, kooperatibak GNLaren aplikazio kritikoetarako konfiantzazko bazkide gisa duen posizioa sendotzen du. Horniduraren barruan, instalazio hauetako lan-baldintza zorrotzak betetzeko bereziki diseinatutako balbula-teknologia ugari daude: 16” eta 1500 lbs arteko bola-, konporta-, globo- eta erretentzioko balbula kriogenikoak, eta bola-, konporta-, globo- eta erretentzioko balbula ez-kriogenikoak.

Proiektua aurreikusitako egutegiaren arabera doa aurrera, eta dagoeneko entregatu dira lehen, bigarren eta hirugarren trenetarako balbula gehienak. Laugarren treneko lehen balbulak 2026ko uztailaren erdialderako amaitzea aurreikusten da, eta bosgarren trenari dagozkion entregak 2027ko lehen hiruhilekoan hasiko dira. Balbulak fabrikatu eta hornitzeaz gain, AMPO SERVICE-ek zeregin aktiboa izan du proiektu osoan zehar, laguntza teknikoa eskainiz, instalazio-faseak arrakastaz gauzatu daitezen.

Rio Grande LNG proiektuak AMPOren presentzia are gehiago indartzen du Ipar Amerikako GNL merkatuan, eta agerian uzten du konpainiak mundu mailako erreferentzia diren energia-azpiegituretarako balbula-hornidura handiko kontratuak arrakastaz gauzatzeko duen gaitasuna. Gaur egun, AMPOren balbulak Estatu Batuetako GNL esportaziorako terminal gehienetan daude instalatuta, operadore nagusiek eta ingeniaritza-enpresek konpainiaren teknologian, fidagarritasunean eta fabrikazio-gaitasunean duten konfiantzaren erakusgarri. Erabat integratutako fabrikazio-ereduari eta aplikazio kriogenikoetan nahiz zerbitzu zorrotzetan duen esperientzia zabalari esker, AMPOk mundu osoan energia-soluzio fidagarri eta karbono-emisio baxuko soluzioen garapenean laguntzen jarraitzen du.

Proiektu honek, gainera, AMPOren posizioa sendotzen du GNL industriarako balbula kriogenikoen eta zerbitzu zorrotzerako balbulen hornitzaile nagusietako bat den aldetik. Operadore eta ingeniaritza-enpresa nagusiekin lankidetza estuan, AMPOk balio teknologiko handiko balbula-soluzioak eskaintzen jarraitzen du, munduko energia-aplikaziorik zorrotzenetako batzuetan errendimendu, segurtasun eta fidagarritasun estandar gorenei erantzunez.

Beste berriak

27 July 2026
AMPO ARABIAK BERE HISTORIAKO ESKAERARIK HANDIENA SINATU DU C.A.T. GROUP INGENIARITZAREKIN, ARAMCOREN ZULUF IZENEKO GARAPEN PROIEKTURAKO
AMPOk bere Saudi Arabiako lantegian ekoizteko orain arte jasotako eskaerarik handiena sinatu berri du.…
Irakurri gehiago
23 July 2026
AMPOK TAMAINA HANDIKO 180 KONPORTA BALBULA KRIOGENIKO ETA EZ-KRIOGENIKO HORNITUKO DITU ARABIA SAUDIKO ARAMCOREN RIYAS NGL PROIEKTURAKO
AMPO POYAM VALVES aukeratu dute Arabia Saudiko Riyas NGL frakzionamendu-trenen proiekturako tamaina handiko eta…
Irakurri gehiago
09 June 2026
PRESIO ALTUKO ON-OFF BOLADUN BALBULAK HORNITUKO DITU AMPOK KAZAKHSTANGO KARACHAGANAK PROIEKTUARENTZAT
AMPOk presio altuko 85 on-off boladun balbula hornituko ditu Karachaganak hobian gauzatuko diren bi…
Irakurri gehiago

AMPO HEADQUARTERS

Barrio Katea S/N

20213 Idiazabal (Gipuzkoa)

SPAIN

T. +34 943 188 000

Jarri gurekin harremanetan
  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVES
    • ISS BY AMPO POYAM VALVES
    • AMPO SERVICE
    • AMPO FOUNDRY
  • Industriak
    • Energia
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Gizarte-konpromisoa
    • Etika eta gardentasuna
  • News & Media
    • News
    • Case studies
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Elemento del menú
    • ProTalent
  • Harpidetu gure buletinera

    Interesguneak

© Ampo 2026
  • Lege-oharra
  • Datu pertsonalak babesteko politika
  • Cookie-politika
  • Manage cookies
  • Barne Informazio Sistema