News & Media
BERRIAK
Gaur egun milaka AMPO POYAM balbula aurki daitezke Indiako birgasifikazio planta guztietan instalatuta eta DHAMRA LNG terminala ez da salbuespena izango.
Likidoturiko gas naturalaren (LNG) terminal bat eraikitzen ari da egun Adani konpainia Dhamra portuan, izen bereko ibai-ahoaren iparraldean, Indiako Orissa estatuko Bhadrak distrituan, hain zuzen. Gaur egun eraikitzen ari diren likidoturiko gas naturalaren terminal honek urtean 15 milioi tona (mtpa) ekoizteko ahalmena izango du eta fase desberdinetan eraikiko da. Lehenengo fase batean, urtean 5 milioi tona (mpta) produzitzeko ahalmena lortuko du terminalak. Indiako ekialdeko kostaldean eraikitzen den bigarren LNG inportazio terminala izango da honako hau, Tamil Nadu estatuan kokaturiko Ennore birgasifikazio plantaren atzetik. 2019.urtean inauguratu zen Ennore terminal honetan dagoeneko balio teknologiko altuko eta 36” eta 1500lbs bitarteko 1.500 AMPO POYAM balbula baino gehiago daude instalatuta eta martxan.
Dhamra LNG terminalean likidoturiko gas naturala biltegiratzeko 180.000m3-ko edukiera duten bi tanke egongo dira eta honako hauek L&T Hydrocarbon-ek garatuko ditu. Bestalde, CTCI izango da birgasifikazio plantaren ingeniaritza, erosketa eta eraikuntza zerbitzuez arduratuko den konpainia. Proiektu honetarako bi bezeroek jarri dute AMPO POYAM VALVES-engan konfiantza 12” eta 1500lbs bitarteko hainbat boladun balbula kriogeniko diseinatu eta fabrikatzeko, bai balbula manualak eta baita itxiturakoak ere. Enpresa espainiarra bi ingeniaritzekin aritu da elkarlanean, aplikazio berezi eta kritiko bakoitzerako balbulen hautaketa optimoa egiteko.
Likidoturiko gas naturalaren merkatuan 40 urte baino gehiagoko esperientzia eta mundu osoan zehar instalaturiko milaka eta milaka balbula kriogenikoren erreferentziak izan dira, eta batez ere Indian instalaturikoak, bezeroek proiektua AMPOri esleitzearen arrazoi nagusiak. Gainera nabarmendu behar dugu AMPO POYAM VALVES-ek 2009.urtetik duela osotasunean bere jabetzapekoa den balbula fabrika bat Indian.