News & Media
BERRIAK
Ruwais LNG proiekturako balio teknologiko handiko boladun balbula kriogenikoak hornitzeko kontratua lortu du AMPOk. Ekialde Hurbilean gaur egun eraikitzen ari diren karbono-intentsitate baxueneko gas natural likidotuko (GNL) proiektuetako bat delarik honako hau.
Al Ruwais Industrial City-n kokaturik dago, Abu Dhabin, eta ADNOC ari da proiektua garatzen. Ingeniaritza, erosketa eta eraikuntza (EPC) kontratua Technip Energies ingeniaritzari esleitu zaio; enpresa horrek joint venture bat (TJN RUWAIS JV) zuzentzen duelarik JGC eta NMDC Energy enpresekin batera. Instalazioak gas naturala likidotzeko bi tren izango ditu, guztira 9,6 Mtpa GNL ekoizteko gaitasunarekin. Ohiko instalazioek ez bezala, Ruwais LNG-k motor elektrikoen bidez funtzionatuko du, gas-turbinak erabili beharrean, eta energia garbiz elikatuko da. Horri esker, Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako (MENA) eskualdean energia garbiarekin funtzionatuko duen GNL esportaziorako lehen instalazioa izango da, eta munduko karbono-intentsitate baxueneko GNL terminal bat. Proiektuak ADNOCen GNL-a ekoizteko gaitasuna bikoiztetik gora handituko du, munduko gas-eskariaren hazkundearekin eta sektorea deskarbonizaziorantz egiten ari den bilakaerarekin bat eginez.
AMPOko lorturiko kontratuak 3” eta 24” arteko boladun balbula kriogenikoak barne hartzen ditu. Balbula horiek GNL-a likidotzeko bi trenetan instalatuko direlarik. Gaur egun ekoizpen prozesuan daukan eskari honek 600 boladun balbula kriogeniko baino gehiago biltzen ditu.
AMPOk 1986tik diseinatu eta fabrikatzen ditu boladun balbula kriogenikoak, eta lau hamarkadako ibilbide luze hori funtsezko faktorea izan da kontratu hau lortzeko. Urte guzti hauetan lortutako esperientziari esker, AMPO erreferentziazko hornitzaile bilakatu da munduko LNG proiektu nagusienetarako: Estatu Batuetako Golkoko kostaldeko, Qatarreko eta Australiako likidotze-planta eta esportazio-terminal handietatik hasi, eta Asiako eta Europako birgasifikazio-terminaletaraino, eta orain Ekialde Hurbileko karbono-intentsitate baxueneko proiektu garrantzitsuenetako batera iritsiz. Instalatutako ekipamenduen base zabal eta anitz horri esker, AMPOk zerbitzu kriogenikoetako ingeniaritzan pilatutako hamarkadetako ezagutzaz baliatuz, GNL aplikazioek eskatzen dituzten tenperatura- eta funtzionamendu-baldintza muturretan errendimendu ezinhobea eskaintzeko diseinatutako balbulak hornitu ditzake.
Kontratu berri honek AMPOren posizioa sendotzen du GNL industriarako balbula kriogenikoen teknologian mundu mailako erreferente gisa, eta are gehiago indartzen du munduko energia-eskualde estrategikoki garrantzitsuenetako batean duen presentzia. Era berean, ADNOC-ek GNL ekoizpenean karbono-isuri baxuagoko etorkizun baterantz aurrera egiteko dituen helburuei ere laguntzen die.