News & Media
BERRIAK
ERRUSIAKO KINGISEPP AMONIAKO PLANTARAKO 2000 KONPORTA, GLOBO ETA ERRETENTZIO BALBULA BAINO GEHIAGO HORNITU DITU AMPOK
TECNIMONT bezeroak AMPO POYAM VALVES-engan jarri du konfidantza teknologia maila altuko 2000 konporta, globo eta erretentzio balbula baino gehiago diseinatu eta ekoizteko. Balbula guzti hauek EUROCHEM-en KINGISEPP amoniako plantan instalatuko dira, Errusian. Berau KBR-ren lizentziapean eraiki da eta fosfatoaren ongarritze instalakuntza baten alboan kokatuko da. Planta berri honek egunean 2700 tona ekoizteko ahalmena izatea aurreikusten dute.
Aipaturiko KINGISEPP AMMONIA planta honen martxan jartzea 2018rako programaturik dago eta bertan AMPOren ondorengo balbulak instalatuko dira: duplex, altzairu herdoilgaitz, aleazio baxu eta karbono altzairuetan ekoizturiko balbulak. Balbulen tamainak 2” eta 42” bitartekoak izango dira eta presio mailak 150lbs eta 2500 lbs bitartekoak.
Ondorengo irudian proiektu honetarako ekoiztu den eta bidaltzeko prest dagoen 42” eta 600lbs-ko Swing Check erretentzio balbula ikusi ahal izango duzue.