News & Media
BERRIAK
BIRFINDEGI ETA PLANTA PETROKIMIKOETAN, BOLADUN BALBULEN ORDEZ, AR BALBULAK INSTALATZEKO AUKERA
Baldintza zorrotzenen pean lan egiteko diseinatu dira AMPO POYAM VALVES-ek garaturiko ar eta switch balbulak. Besteak beste, tenperatura altuan egon ohi den petrolio gordinaren eraginak eta kokearen formakuntza jasan behar izaten dituztelarik balbula hauek. Gauzak honela, birfindegi eta planta petrokimikoetan, boladun balbulen ordez, ar motako balbulak instalatzeko hobekuntza plan bat inplantatu du kooperatibak. Horretarako ASME B.16.10 arauak zehazten dituen balbularen aldez aldeko tamainak errespetatu dituelarik.
Hau dela eta, birfindegietan egun instalaturik dituzten isolamendu edota boladun switch balbulak, ar motako balbulengatik ordezkatzeko aukera ezinhobea eskaintzeko ahalmena dauka AMPOk gaur egun. Izan ere, asko baitira ar balbulek eskaintzen dituzten abantailak.
AMPOren ar balbulek, esaterako, beharrezkoak diren mantenimendu lanak balbula produkzio lerrotik desmuntatu behar izan gabe gauzatzea ahalbideratzen dute, hau kontuan izanik diseinatu direlarik balbularen zubia eta baita igo eta biratzeko mekanismoa ere. Honez gain, balbularen diseinu gidatuak, honako hau bertikalki nahiz horizontalki instalatzeko aukera ematen du eta presio altuko diferentzialen kasuan gainera, ar-ardatza deritzon osagai integralak diseinu sendo bat ahalbideratzen du, histeresia eta doikuntzarik ezak ekidinez. Bestalde, maniobraren indar-pareari dagokionez, maila baxua dauka gure ar balbulak, besteak beste, maniobratzen ari denean itxiturako azalerek ez dutelako euren artean kontakturik izaten. Hau ez da boladun balbulen kasuan ematen. Honenbestez, higadura txikiagoa izaten da eta balbularen funtzionamendu egokia bermatzeko ez du lubrikaziorik behar izaten. Aipatzekoa da gainera bapore kontsumoa ere oso murritza izaten dela, garbiketa sistemak (flushing-ak) maniobrak irauten duen bitartean soilik egiten baitu lan. Boladun balbulek baina flushing puntu gutxiagorekin kontatzen dute gainera ar-balbulek. Gure ar balbulen garbiketa sistemak, asentuen azalerak garbi mantentzen ditu, balbula irekita nahiz itxita dagoenean, eta era berean erosioaren kontra babestuta.
Hau guztia dela eta, ar-switch balbulak zerbitzu zorrotzenetarako soluzio ezinhobeak direla aipatu dezakegu.