News & Media
BERRIAK
Urteroko legez, urriaren 4ean AMPOko jubilatuen eguna ospatu genuen. Kasu honetan, Euskal Herriko kostaldean. Egun berezi honen helburu nagusia egungo bazkideen eta jubilatuen arteko loturari eustea da.
Goizean goiz autobusa hartu eta Hondarribira abiatu ziren ia 100 jubilatu eta AMPOko ordezkaritza zabal bat. Bertan kooperatibaren egungo egoeraren berri eta etorkizuneko proiektuen berri eman zieten Kontseilu Errektoreko Presidente den Jon Gorrotxategik eta AMPOko Koordinatzaile Orokorra den Pablo Mendizabalek. Besteak beste, sektorearen egoera azalduz, 2018ko hito nagusienak aipatuz eta etorkizunera begira lantzen ari diren proiektuak ere eurekin konpartituz.
Honen ostean, AMPOk partaidetza duen NER BREEN proiektua ezagutzeko parada izan zuten. Hain zuzen ere, arrain eta barazkien produkzio akuaponiko jasangarrira dedikatzen den enpresa berritzaile bat.
Azkenik Irungo Atalaia jatetxean bazkari eder batekin eman zitzaion egun zoragarri honi amaiera.