News & Media
BERRIAK
AMPO RCM MONITORIZAZIO SISTEMAK DITUZTEN BOLADUN BALBULAK, POLIKARBONATOA EKOIZTEN DUEN TIANJIN PLANTARAKO
Balio teknologiko altuko boladun balbula ugari hornitu berri ditu AMPO POYAM VALVES-ek Txinako Tianjin probintzian kokatzen den eta polikarbonatoa ekoizten duen planta baterako. Sinopec Sabic Tianjin Petrochemical Co. Ltd (SSTPC) joint venture-ak AMPOrengan jarri du konfidantza planta berri honetarako boladun balbula ugari diseinatu eta ekoizteko. Balbula hauetako batzuk kooperatibak garatu eta patentaturiko AMPO RCM (Remote Condition Monitoring) monitorizazio sistemarekin entregatu dituzte gainera.
AMPO POYAM VALVES-ek garaturiko AMPO RCM sistema berritzaile honek munduko edozein lekutan instalaturiko balbulen indar parea/ posizioa monitorizatzen du eta etorkizunean gerta daitezkeen hutsegiteak antzematen ditu. Hau dela eta, plantan ustekabean eman daitezkeen etenaldiak aurreikustea ahalbideratzen du sistema honek. Honen bidez balbulak uneoro konektatuta egoten dira eta hau honela izanik, AMPO POYAM VALVES-ek balbulen egoera monitorizatu eta aztertzeko zerbitzuak eskaintzen ditu.
Tianjin-eko planta hau Sabic-en lizentzia inplementatuz izan da eraikia eta urtean 260.000 tona polikarbonato produzitzeko ahalmena izango du. Polikarbonatoko munduko lizentzia aurreratuena dauka garatuta egun Sabic enpresak, zein aurrez erabateko arrakastarekin ere ezarri zuen Sabic Cartagena plantan, Espainian.
AMPO POYAM isolamendu balbulak Txinako planta honetako produkzio lerro kritikoenetan instalatuko dira eta eragin bikoitzeko eragingailuak izango dituzte.
AMPO POYAM balbulek Espainiako Sabic Cartagena plantan izan duten errendimendu maila optimoa izan da kontratu berri hau AMPO POYAM VALVES-i esleitzeko arrazoi nagusia.