News & Media
BERRIAK
4000 BALBULA INGURU HORNITUKO DIZKIO AMPOK PTT GLOBAL CHEMICAL BEZEROARI, TAILANDIAKO OLEFINA BIRKONFIGURAZIO PROIEKTUA MEDIO
SAMSUNG ENGINEERING bezeroak AMPO POYAM VALVES-engan jarri du konfidantza konporta eta globoko 4000 balbula inguru diseinatu eta ekoizteko. Balbula guzti hauek PTT Global Chemical-en Tailandiako olefinen birkonfigurazio proiektu batean instalatuko dira.
Planta hau, zeinaren exekuzioa Samsung Engineering-i esleitu zitzaion 2017. urte amaieran, Map Ta Phut-en kokaturik egongo da, Tailandiako Rayong probintzian. Guztira 820 milioi dolar inbertituko ditu bezeroak eta berau 2021.urte hasieran martxan jartzea aurreikusten dute. Bertan urtean 500.000 etileno tona ekoiztuko dituzte (nafta cracker unitate handienarekin) eta baita urteko 250.000 tona propileno ere.
Balbula guzti hauen tamainak 2” eta 42” bitartekoak izango dira eta presioari dagokionez, 150 lbs eta 2500 lbs bitartekoak. Honako balbula hauek zerbitzu orokorrerako eta zerbitzu kriogenikorako erabiliko dira, baina horietako batzuk “pressure seal” diseinua ere izango dute.
Balbula askok gainera emisio iheskorren maila altua izango dute, A eta B mailakoa, hain zuzen.
Balbula guztiak 2019 urtean zehar entregatuko dira.
Samsung Engineering-ek AMPOrekin lan egitea erabakitzearen arrazoi nagusienetakoa AMPOk eskaintzen duen kalitate maila altua izan da, eta baita bere ahalmen produktiboa eta zerbitzua ere.