VALVE WORLD ERAKUSTAZOKA

VALVE WORLD 2018 Düsseldorf-en ospatuko da, Alemanian, azaroaren 27tik 29ra bitartean. 

Honako hau gure sektoreko ekitaldi garrantzitsuenetarikoa da eta horrexegatik parte hartuko du gure balbuletako dibisioak erakusle bezala, feriako hirugarren hall-eko E93 stand-ean. 

AMPOko Presidente eta balbuletako dibisioko Zuzendari Komertziala eta Negozioaren Garapeneko Zuzendari den Jon Gorrotxategi ere bertan izango da, beste hainbat zuzendari komertzialekin batera, bisitei harrera egiteko asmoarekin.

Bestalde, Berrikuntza eta Teknologien Garapeneko Zuzendari den Leire Colomo ere bertan topatuko duzue. Izan ere, beste behin ere konferentzietan parte hartuko baitu hizlari bezala. Honenbestez, azaroaren 27an, arratsaldez, zerbitzu zorrotzetarako balbulen inguruan jardungo da Leire, non balbulen diseinu fidagarrietarako entsegu eta modelaketa numerikoaz hitz egingo duen.

Ikus ezazu gure gonbidapen bideoa eta bisita gaitzazu VALVE WORLD erakustazokan!

 

 

loading