URTE BETEZ EGONGO DA AMPO SERVICE BELGIKAKO ZEEBRUGGE LNG PLANTAN ZERBITZUAK ESKAINTZEN

Belgikan gas naturalaren operadore den FLUXYS LNG enpresak AMPO SERVICE-engan jarri du konfidantza, balbulekin erlazionaturiko eraikuntza eta martxan jartze zerbitzuetarako Zeebrugge LNG plantan. Honen ondorioz, balbuletan espezialistak diren AMPO SERVICE-eko teknikari batzuk Belgikan izango dira urte betez, plantako teknikoei lagundu eta balbulen bizitza baliagarria luzatzen laguntzeko, horretarako hoditeriaren garbiketan lagunduko dutelarik, balbulen barne osagaiak muntatuko dituztelarik eta amaierako martxan jartzeko prozesuan ere aktiboki parte hartuko dutelarik.

 

AMPO POYAM VALVES-ek 1300 balbula inguru hornitu dizkio Zeebrugge LNG plantari, tartean, tximeleta kriogenikoak, boladun balbulak eta globo, konporta eta erretentzioko espezifikazio maila altuko balbulak aurkitzen direlarik. Guzti hauek Zeebrugge-eko bosgarren biltegiratze tankean instalatuko dira, zeinek 180.000 metro kubikoko ahalmena duen. Zabalkunde proiektu honen ingeniaritza lanak Duro Felguerak egin zituen eta proiektuaren helburu nagusia, gas naturalaren baporeak berreskuratzeko sistema bat eta bosgarren biltegiratze tankea eraikitzea izan zen. Zabalkunde honekin plantaren biltegiratze ahalmena 380.000 metro kubikotatik 560.000 metro kubikotara areagotzea lortuko dute.

 

Biltegiratuko den gasa Errusiatik etorriko da batez ere. Hain zuzen ere, Yamal LNG-tik. Izan ere, Fluxys LNG eta Yamal LNG-k urtean zortzi tonelada LNG-ren bidalketa kontenplatzen duen kontratu bat sinatu berri baitute datozen 20 urteetarako. Yamalek Errusiako gas natural erreserbarik handienetarikoak dauzka gaur egun.

 

Bestalde, Zeebrugge LNG merkatuko gas banatzaile nagusienetako bat kontsideratzen da egun, Europa Mendebaleko merkatuaren %15a hornitzen baitu.

 

 

loading