SHELL-EK LEHEN LNG KARGA BIDALI DU MUNDUKO ITSAS INSTALAKUNTZA HANDIENA DEN PRELUDE FLNG-TIK

SHELL-ek aste honetan burutu du munduko itsas instalakuntza handiena den eta Australiako uretan kokaturik dagoen PRELUDE FLNG-tik lehen likidoturiko gas naturalaren bidalketa. Instalakuntza hauetan AMPO-ren 2000 balbula baino gehiago daude instalaturik egun.

Likidoturiko gas naturala (LNG) Valencia Knutsen barkuan kargatu da, honako hau Asiarantz abiatu delarik.

AMPO POYAM VALVESek itsas-instalakuntza berritzaile hauetarako teknologia maila altuko 2000 balbula baina gehiago hornitu zituen, tartean; boladun balbula kriogenikoak, metal-metal balbulak, presio altuko konporta balbulak eta baita erretentzio balbulak ere. Balbulen tamaina 24” bitartekoa izan zen eta produktu guztiek exigentzia oso zorrotzak bete behar izan zituzten, diseinua eta materialak kasu.  Zenbait balbula gainera -196ºC eta 300ªC bitartean lan egiteko diseinatu behar izan ziren. Horretarako Shell-ek exigitutako TAT entseguak arrakastaz bete ziren, balbulen diseinuek espezifikazioak betetzen zituztela ziurtatuz eta erabateko fidagarritasuna bermatuz.

Technip Samsung Kontsorzioak eraiki zuen Prelude FLNG, Hego Koreako Geoje hirian kokaturik dagoen Samsung Heavy Industries (SHI)-en ontziolan, hain zuzen ere. Eraikuntza fasea hasi eta instalakuntzak martxan jarri arte AMPO POYAM VALVES-ek aholkularitza eta laguntza zerbitzuak eskaini dizkie bezeroei, AMPO SERVICE-eko teknikarien sostenguarekin.

Offshore itsas-instalakuntza hau Australia mendebaldetik 475 kilometrotara dago kokatuta egun eta bere luzera lau futbol zelaien hedaduraren parekoa da. Bertan 3,6 milioi GNL tona, 1,3 milioi kondentsatu eta 400.000 tona likidoturiko petrolio ekoiztuko dira urtean; guztira 175 igerileku olinpikok eduki dezaketen likido kopuru berdina gordetzeko ahalmena izango duelarik.

FLNG hau Shell konpainia handiak operatzen du egun, INPEX, KOGAS eta OPIC-ekin duen joint Venture bat medio.

Lerro hauetatik, Shell, Technip Samsung, SHI, INPEX, KOGAS, OPIC eta proiektu honetan parte hartu duten guztiak zoriondu nahiko genituzke, historiarako benetan hito garrantzitsua dela kontsideratzen dugulako.  Prelude FLNG-ren abiatze arrakastatsu bat opa diegu guztiei.

loading