SABINE PASS LNG PLANTAREN KARGA-KAI BERRIRAKO BALBULA GEHIGARRIAK HORNITUKO DITU AMPO POYAM VALVES-EK

Cheniere eta Bechtel bezeroek beste behin ere AMPO-ko balbuletako dibisioan jarri dute konfiantza, 36” eta 800 lbs bitarteko balbula kriogenikoak diseinatu eta ekoizteko. Likidoturiko gas naturala esportatzen duen eta Luisianan kokatzen den (AEB) Sabine Pass LNG plantako hirugarren karga-kai berrian instalatuko dira balbula guzti hauek. Karga kai berri honek, urtean 180 LNG kargamentu gehigarri esportatzea ahalbideratuko dio Houstonen egoitza nagusia duen Cheniere bezeroari. Hau da, urtean guztira 580 LNG kargamentu bidalketa burutzeko aukera emango dio. Eskari berri honekin, dagoeneko 20.000 balbula baino gehiago diseinatu eta ekoiztu ditu AMPO POYAM VALVES-ek, Cheniere-ek Estatu Batuetan dituen instalakuntzetarako.

 

AMPO POYAM VALVES-ek balio teknologiko altuko milaka eta milaka balbula hornitu ditu 2012az geroztik, bai Sabine Pass LNG-ren lehen sei likuefakzio trenetarako eta baita Corpus Christi LNG-ren lehen hiru likuefakzio trenetarako ere. Guztiak Cheniere bezeroaren jabetzapekoak direlarik.  Hornituriko balbulen artean ondorengoak topatu daitezke; 54” bitarteko boladun balbula kriogenikoak, balbula ez kriogenikoak eta asentu metalikoak dituzten boladun balbulak. Hauez gain, 36” eta 42”-ko HIPPS balbulak ere hornitu zituen, zeintzuek 2 segundo baino gutxiagoan itxitura perfektu bat burutzen duten. Honenbestez, 20.000 AMPO POYAM balbula baino gehiago egongo dira instalatuta hemendik aurrera Cheniere-en Estatu Batuetako bederatzi likuefakzio trenetan.

 

Gure balbulen errendimendu maila altua eta zerbitzu bikaina izan dira gure bezeroek proiektu zabalkunde honen kontratua AMPOri esleitzeko arrazoi nagusiak.

loading