REFCOMM GALVESTON ERAKUSTAZOKAN BISITA GAITZAZU

REFCOMM GALVESTON erakustazoka Estatu Batuetako Galveston hirian (Texas) ospatuko da datorren maiatzaren 7tik 11ra bitartean. Ekitaldi hau birfindegi sektorean munduko konferentziarik garrantzitsuena ere kontsideratzen da egun, era berean.

AMPO POYAM VALVES-ek Moody Gardens konbentzio guneko 52-53 stand-ean hartuko du parte, non birfindegi sektorerako bere soluzio gama aurkeztuko duen. Bertan zerbitzu zorrotzetarako ar balbula bat ere izango du ikusgai.

AMPO POYAM VALVES-ek birfindegietako prozesu ezberdinetarako teknologia maila altuko balbulak diseinatu eta ekoizten ditu 1964.urtetik, industria honetarako balbula kritikoenak hornituz.

Gaur egun birfindegietarako produktu gama zabalenetariko bat eskaintzen du, tartean ondorengo produktuak aurkitzen direlarik:

  • Ar balbulak
  • Kontrolak dituzten Switch balbulak
  • Konporta balbulak
  • Tenperatura altuetarako boladun balbulak
  • Presio altuko bapore lineatarako Pressure Seal diseinudun balbulak
  • Axial erretentzio balbulak

Hala eta guztiz ere, AMPOk garatzen dituen proiektu guztiak bezeroen eskakizunetara moldatzen dira, bezeroen ingeniaritza sailekin elkarlanean arituz. Honez gain aipatzekoa da nazioarte mailako ikerketa zentruekin eta ospe handiko unibertsitateekin ere lan egiten duela. Bestalde, bere fundizio propioa dauka, balbuletako dibisioari kalitate goreneko galdaketa osagaiak eta zerbitzurik hoberena eskaintzen diolarik.

AMPO POYAM VALVES-ek salmenta osteko zerbitzuak ere eskaintzen dizkie birfindegiei, planten eraikitze eta martxan jartzean parte hartuz, ekipoen mantenimendua gauzatuz, etab. Guzti hau mundu osoan zehar lanean diharduten AMPO SERVICE-eko lantalde zabal batekin.

Bisita gaitzazu!

loading