PERSIAR GOLKOAN KOKATURIK DAGOEN SAFANIYA PETROLIO HOBIKO 4 OFFSHORE PLATAFORMETARAKO PRESIO ALTUKO BALBULAK

AMPOk aktuadore elektriko, hidrauliko eta neumatikodun 42” eta 1500 lbs bitarteko erretentzio eta boladun balbulak hornitu ditu Safaniyan kokaturik dauden 4 offshore plataformetarako, honako hauek inkonel materialean oinarritutako estaldurekin entregatu direlarik.

Saudi Aramco estatu-enpresa jabe den Safaniya eremua, munduko petrolio eremurik zabalena da eta Dhahran-etik 200 km iparraldera kokatzen da, Saudi Arabiako Persiar Golkoan. Honako hau Saudi Aramco berak ustiatzen du egun. Eremu honetan egunean 1 eta 1.5 milioi petrolio upel gordin produzitzen dira, eta produkzio ahalmen hau mantentzeko helburuarekin euren instalakuntzak zabaldu eta hobetzen dihardute egun, Saudi Aramco-k diseinaturiko Safaniyarako “Master Plan”-a medio.

Besteak beste, AMPOren 54 urte baino gehiagoko esperientziak eta batez ere offshore alorrean dugun esperientziak bultzatu ditu NPCC (National Petroleum Construction Company) ingeniaritza eta Saudi Aramco bezeroa, balbula hauen kontratua AMPOri esleitzera. AMPO POYAM VALVES-ek offshore plataformetako zerbitzu zorrotzenetarako balbula konplexuenak hornitzen ditu gaur egun.

 

 

loading