PARISEKO “BE BASQUE TALENT CONFERENCE”-EN IZANGO GARA URRIAREN 26AN

Talentua erakartzeko helburuarekin, datorren urriaren 26an, larunbata, Parisen ospatuko den BBTC (Be Basque Talent Conference) jardunaldian parte hartuko dugu beste behin ere, Euskal Herriko beste hainbat erakunderekin batera. Ekitaldi hau New Cap Event Center deritzon konbentzio gunean ospatuko da.

Egitasmo hau Euskal instituzio ezberdinek sustaturikoa da eta honen xedea lurraldeko giza kapitala bultzatu eta laguntzea da, talentua enpresekin elkarlotuz.

Ekitaldi honetan nazioartean esperientzia duten profesionalen (nagusiki euskaldunak) gaitasun tekniko zein bestelakoak ezagutzeko aukera izango du AMPOk, eurekin gaur egungo eta etorkizuneko zuzeneko informazioa elkartrukatuz eta bertan ibilbide profesionala garatzeko AMPOk eskaintzen dituen aukeren berri ere emanez.

Konferentzia honetan Frantzian nazioarteko karrera profesionala egiten ari diren goi mailako profesional kualifikatu ugarirekin bilduko gara, honenbestez.

AMPOren helburuetako bat lurraldeko giza kapitala bultzatu eta laguntzea da, pertsona kualifikatuak eta talentua erakarri eta lurraldean atxikiz.

Urriaren 26an elkar ikustea espero dugu!

Informazio gehiagorako: http://www.bebasquetalentconference.eus/

loading