OXIGENO ZERBITZUKO BALBULAK EKOIZTEKO INSTALAKUNTZA BERRIAK

AMPOren Idiazabalgo balbula fabrikan oxigeno zerbitzuko balbulak ekoizteko instalazio berriak jarri berri ditugu martxan. Oxigenoa erreaktiboa izan ohi da ingurugiro baldintzetan eta bere erreaktibotasuna areagotu egiten da, presioa, tenperatura eta kontzentrazioa areagotu ahala. Material gehienak gainera, metalikoak eta ez metalikoak, sukoiak izaten dira presio altuko oxigenoarekin eta horrexegatik diseinatu eta fabrikatzen ditu AMPO POYAM VALVES-ek oxigeno zerbitzuko balbulak sute arriskurik gabe.

ISO 7 sala zuri berri hau ISO 14644 arauaren arabera eraikia izan da eta gune ezberdinak ditu: sarbidea eta aldagelak, gela iluna, balbulak muntatzeko gunea eta amaitzeko, proba eta enpaketatze gunea. Horrela bermatzen du kooperatibak fabrikazio fase bakoitzean garbiketa ezinhobe baten mantentzea.

Oxigeno zerbitzurako balbulak diseinatu, garatu eta fabrikatzerako garaian ezinbestekoa da materialen propietate, diseinu, ignizio mekanismo eta produkzio prozesuen inguruan ezagutza zabala edukitzea, eta AMPOk prozesu guzti hauek ongi ezagutzen ditu, esperientzia zabala duelarik balbula mota hauen diseinu eta ekoizpenean.

Ondorengo bideoan instalazio berri hauek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duzu:

 

loading