NIGERIAKO DANGOTE BIRFINDEGIRAKO AZKEN BALBULAK BIDALI DITUGU

Nigeriako Lagos hiritik hurbil eta egun eraikuntza fasean dagoen Dangote birfindegi eta konplexu petrokimikorako azken balbulak bidali ditu AMPO POYAM VALVES-ek. AMPOk 900 MOV balbula, balio teknologiko handiko atakadun balbulak, bidali ditu Dangotera, konplexu berrira, hain zuzen ere.  Aurreikuspenen arabera, Afrikako petrolio-birfindegi handiena izango da, eta, era berean, baita tren bakarreko munduko instalakuntzarik handiena ere.

Garatu eta hornitutako balbula hauek presio altuko zerbitzuetarako izango dira (pressure seal diseinua), baita tamaina handikoak ere. Gainera, balbula guztiak “Master station” deritzon sistemen bidez kontrolatuko dira, hauek ere AMPOk hornituak.

Duela aste pare bat Idiazabalgo instalazioetatik bidali genuen pressure seal diseinuko 36’’ eta 2.500 lbs-ko konporta- edo ataka-balbula, elektrikoki eragiten dena. Balbula bikain honek Afrikan dugun presentzia indartzen lagunduko digu.

loading