News & Media
KASU AZTERKETAK
Zuluf Tie-In Platform (ZTP) 5 proiektuaren eguneraketarako gainazaleko MOV bola eta globo balbulak
ERRONKA:
Instalazio epe zorrotzak dituen planta geldialdi baterako, Aramcoren espezifikazio tekniko eta funtzional zorrotzak betez, korrosio eta higadurarekiko erresistentzia handia duten gainazalerako balio erantsi altuko balbulak hornitzea.
SOLUZIOA:
AMPOk bola eta globo balbula motorizatuak (MOV) diseinatu, fabrikatu eta hornitu ditu —16” eta 1500 lbs artekoak— Inconel 625 estaldurekin, baldintza zorrotzetan iraunkortasun handiagoa izan dezaten. Estaldura operazio guztiak AMPOren Idiazabalgo instalazioetan egin dira, soldadura aurreratuko robotak eta zelula automatizatuak erabiliz, kalitate eta errendimendu maila handienak bermatuz. Balbulek funtsezko papera izango dute fluidoen bideraketa eta kontrolerako Zuluf plataformako konexio puntuetako sistemetan, eta planta geldialdi batean instalatuko dira, non materialaren hornikuntza eta eskuragarritasuna giltzarri izango diren. AMPOk gainazaleko upstream aplikazioetan duen esperientzia sakona eta antzeko proiektuetan duen esperienzia faktore erabakigarriak izan ziren Lamprell eta Aramcoren konfiantza irabazteko.