News & Media
KASU AZTERKETAK
Tandem konporta balbulak ExxonMobil-en Ambereseko findegiko Catalytic Reformer (Power Former) unitaterako
ERRONKA:
Tenperatura alturako tandem konporta balbulak diseinatu eta hornitzea, neurrira egindako aurpegi arteko distantziarekin eta ezaugarri bereziekin, 550 ºC baino gehiagoko katalisi bidezko erreformatze-prozesu batean jarduera segurua eta ihesik gabekoa bermatzeko. Horrez gain, kalitate- eta proba-eskakizun zorrotzak betetzea eta bidalketarako logistika konplexura egokitzea ere behar zen.
SOLUZIOA:
AMPOk teknologia maila altuko tandem konporta-balbulak diseinatu eta entregatu ditu ExxonMobil-en Ambereseko findegirako (Belgika). Balbula hauek Power Former unitatean instalatu dira, eta naften kalitatea hobetzeko eta oktano handiko hidrokarburoak ekoizteko funtsezko eginkizuna izango dute, gasolinaren oktano-maila nabarmen handituz. Horrez gain, prozesuak hidrogenoa bigarren mailako produktu gisa sortzen du, efizientzia industrialari ekarpena eginez.
Balbula bakoitza bonete luzapen pertsonalizatuekin, zigilu-sistema bereziekin eta kalitate handiko materialekin diseinatu zen, hidrogeno-ihesak saihesteko; baita gainazaleko estaldura aurreratuak eta osagaietan material bereziak erabiliz ere. Tandem konfigurazioaren konplexutasuna dela eta, kalitate-kontrol eta proba espezifikoak egin ziren aplikazio zorrotz honen eskakizunei erantzuteko.
Gainera, balbula multzoaren tamaina handia eta diseinu berezia zirela eta, garraio-metodo berezia behar izan zen. ExxonMobil-en kalitatearekiko konpromisoa kontuan hartuta, bezeroak muntaketa-proba osoa eskatu zuen AMPOren instalazioetan, bidali aurretik.
Hauek dira Ambereseko findegiko prozesu honetan instalatuko diren AMPOren lehen tandem konporta-balbulak, nahiz eta bezeroak aurretik AMPO POYAM balbula ugari erabili izan dituen antzeko aplikazioetan. Aurreko proiektuetan gure balbula-soluzioen errendimendu bikainak ExxonMobil konpainiari bultzada eman zion oraingo balbulak AMPOren teknologia aurreratuarekin ordezkatzeko, plantaren fidagarritasuna eta efizientzia hobetzeko helburuarekin.