INDIAKO CHHARA LNG BIRGASIFIKAZIO TERMINAL BERRIRAKO BALBULA KRIOGENIKOAK

India bezalako garapen bizkorreko herriade batean, non LNG (gas natural likidotua) eskaria geroz eta handiagoa den, AMPO POYAM VALVES-en milaka eta milaka balbula daude herrialdeko birgasifikazio planta guztietan instalatuta eta Chhara LNG ez da salbuespena izango.

HPCL Shapporji Energy Pvt. Ltd (HSEPL) erabiltzaile finalak Toyo Engineering ingeniaritzari luzatu zion proiektu berri honen exekuzioa garatzeko ardura, 5 milioi tonako ekoizpen ahalmena duen LNG planta bat diseinatu eta eraikitzeko helburuarekin. Honako hau Indiako Gujarat estatuan kokatuko da, Indiako mendebaldeko kostaldean. Chhara LNG terminal berriak bi LNG biltegiratze depositu izango ditu eta kargarako bi itsas-kai. Toyo Engineering ari da proiektu honetarako EPC lanak burutzen eta AMPO POYAM VALVES-engan jarri du konfiantza bola, konporta, globo eta erretentzioko balbula kriogeniko ugari diseinatu, ekoiztu eta hornitzeko. Bezeroek plantaren eraikuntza lanak 2022 urte hasierarako amaitzea aurreikusten dute.

AMPO POYAM VALVES-ek Toyoren eskutik egin du lana proiektu honen aplikazio zehatz eta kritiko bakoitzerako balbulak hautatzerako orduan eta momentu honetan 36” eta 1500 lbs bitarteko 2000 boladun balbula kriogeniko baino gehiago ari zatzaio hornitzen, 240 globo eta errentzio balbula kriogenikoekin batera.

Likidoturiko gas naturalaren merkatuan 40 urte baino gehiagoko esperientzia izatea eta mundu osoan zehar instalaturiko milaka eta milaka balbula kriogenikoren erreferentziak izan dira, eta batez ere Indian instalaturikoak, bezeroek proiektua AMPOri esleitzearen arrazoi nagusiak. Gainera nabarmendu behar dugu AMPO POYAM VALVES-ek 2009.urtetik duela osotasunean bere jabetzapekoa den balbula fabrika bat Indian.

 

 

 

loading