IKERKETA ETA GARAPEN PROIEKTUAK: CONAN ETA ACTIVE

CONAN PROIEKTUA

AMPO KOOP.E-K laguntza bat jaso su Ikerketa eta Garapeneko ondorengo proiektua gauzatu ahal izateko: “Akatsik gabeko fabrikazio aurreratua bermatzeko behaketa adimentsua”. Laguntza hau, HAZITEK programaren bidez, Eusko Jaurlaritzak finantziatu du.

Produktuen eraginkortasuna eta lehiakortasuna areagotzeko kalitate kontrol integratua bermatzeko soluzio berri bat garatzeko misioa dauka proiektuak. Honako hau “Akatsik gabeko” filosofiara egokitzen da eta fabrikazio prozesuen optimizazioa du helburu, fabrikazio lerroko prozesu giltzarri baten gaineko funtsezko bi jarduera mailaren bidez:

  • 1.go maila (Adimena) – Fabrikazioko prozesu klabeak identifikatzea eta optimizatzea, simulazio aurreratuko ereduak instalazioetan inplementatuz.
  • 2.maila (Eskuratzea) – Fabrikazio prozesuaren monitorizazioa, Ikuskaritza Ez Suntsitzaileko teknikak (NDT) ezarriz.

 

ACTIVE PROIEKTUA

AMPO KOOP.E-K laguntza bat jaso su Ikerketa eta Garapeneko ondorengo proiektua gauzatu ahal izateko: “Garatzen ari den ingurunearekin elkarreginean aritzeko gaitasuna duten produktu funtzional berrien ikerketa eta garapena”. Laguntza hau, HAZITEK programaren bidez, Eusko Jaurlaritzak finantziatu du.

ACTIVE proiektua sektore anitzeko partzuergo batean oinarritzen da eta honen helburua ingurunearekin elkarreginean aritzeko gaitasuna duten produktu funtzional berriak garatzea da. Horretarako gainazal tratamendurako teknologia berritzaileak ikertzen dira, produktu belaunaldi berri honi ingurunearekin elkarreraginean aritzeko beharrezkoak diren elementuak ezarriz, azalerek modu egokian erantzun dezaten.

loading