ERRUSIAKO ARCTIC LNG 2 PROIEKTURAKO 20.000 BALBULA BAINO GEHIAGO HORNITZEN ARI DA AMPO

AMPOren milaka eta milaka balbula daude instalatuta egun munduko gas likuefakzio terminal gehienetan, eta ARCTIC LNG 2 ez da salbuespena izango. AMPOren balbuletako dibisioak, bola, konporta, globo eta erretentzioko 20.000 balbularen diseinua amaitu du eta euren produkzioan murgilduta dago momentu hauetan. Gydan izeneko penintsulan kokatuta dago ARCTIC LNG 2 izeneko terminal hau, Siberiako mendebaldean eta Yamal LNG terminaletik 70 kilometrotara. AMPOk 2” eta 48” eta 150 lbs eta 2500 lbs presio bitarteko balbulak hornituko ditu kasu honetan.

Technip eta Saipem ingeniaritzek osatutako GYGAZ SNC izeneko joint ventureak lortu zuen Errusiako likuefakzio proiektu honen garapenerako EPC kontratua, eta ondorengo lanak barnebiltzen ditu kontratuak: likidotutako gas naturaleko (LNG) hiru likuefakzio trenen diseinua, ekipoen erosketa, fabrikazioa, eraikuntza eta martxan jartzea, tren bakoitzak urteko 6,6 milioi tonako (mtpa) produkzio ahalmena izango duelarik. Tren hauek grabitatean oinarritutako eta GBS izeneko hiru egitura berezietan instalatuko dira.

GBS egitura hauek SAREN enpresak ekoiztu, garraiatu eta muntatuko ditu, %50ean RHY eta Saipem enpresek osatutako konpainia bat delarik honako hau. Egitura hauek berritzaile kontsideratzen dira eraikuntza kontzeptuari dagokionez eta Yamal LNG terminalarekin duen gertutasuna medio, egun existitzen diren azpiegitura eta logistika instalakuntzen sinergiak aprobetxatu ahal izango dira.

Errusiako gas natural ekoizle independente handiena den Novatek enpresak %60ko partaidetza du Arctic LNG 2n, Total (%10), CNOOC (%10), CNPC (%10) eta Japan Arctic LNG (%10)-rekin batera.

Proiektu honetako bi ingeniaritzek, GYGAZ SNC eta SAREN-ek, aurrez aipatutako operadore guztiekin batera, AMPOrengan jarri dute konfiantza Errusiako proiektu berritzaile honetarako 20.000 bola, globo, konporta eta erretentzio balbula aktuatu nahi manualak diseinatu eta ekoizteko, aplikazio kriogeniko (-196ºC azpitik) nahiz ez kriogenikoetarako. Aipamen berezia merezi dute gainera proiektu honetarako garatutako 48” eta 900 lbs presio mailako axial erretentzio balbulek, zeintzuk oso errendimendu zehatza eskatzen zuten.

AMPO bezalako hornitzaile garrantzitsuen lana funtsezkoa izan da, entrega epeak bete eta premiazko eskakizunei erantzunez, Arctic LNG 2-ren garapen prozesuak bere erritmoa jarraitu eta covid-19 pandemiaren eragina murriztuz, planta honen martxan jartzea 2022 urte amaierarako mantendu ahal izateko.

AMPO bere produkzio ahalmen bikoitza aprobetxatzen ari da, Euskadin eta Indian dituen ekoizpen ahalmenak konbinatuz, 20.000 baino gehiagoko balbula bolumen ikaragarri hau fabrikatzeko.

Gas naturalaren sektorean daukagun 40 urte baino gehiagoko esperientzia berebizikoa izan da, proiektu berezi honen garapenerako bezeroek AMPOrengan konfiantza jartzerako orduan. Gas naturala hornitzeko kate osoan AMPOren lidergoa indartzeko hartutako erabaki estrategikoa berresten du proiektu honek.

 

loading