ENERGY INTELLIGENCE CENTERREKO (EIC) INSTALAKUNTZEN ERAIKUNTZA LANAK HASI DIRA

Otsailaren 15ean, astelehena, Euskadiko Energy Intelligence Center-aren egoitza nagusia izango den eraikinaren lehen harria jartzeko ekitaldia ospatu zen. Iñigo Urkullu lehendakaria izan zen ekitaldiaren buru eta bertan egon ziren halaber Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia, eta AMPO, Petronor, Tubacex, Tubos Reunidos eta Vicinay enpresetako ordezkariak, azken hauek izango direlarik eraikin honetan euren jarduerak burutuko dituzten energia sektoreko lehen enpresak.

EIC eraikina energiaren sektorean ezagutza teknologikoa eta I+G+b proiektuak garatzeko espazio malgu gisa proiektatu da, Euskadik trantsizio energetikorako duen gaitasuna indartzeko balioko duelarik. Azpimarratzekoa da bertan hidrogenoari lotutako proiektuak garatuko direla adibidez. Proiektua eraikitzeko eta abian jartzeko inbertsio osoa 39,7 milioi eurokoa da, eta eraikinaren eraikuntza lanak eta barruko ekipamendua eta instalazioak barnebiltzen ditu, laborategi espezializatuak eta makineriaz eta teknologiaz hornitutako tailerrak barne.

Energy Intelligence Center Euskadiko energia-sektoreko enpresen nazioarteko lehiakortasuna eta lidergoa sustatzeko diseinatutako ekimena da, garapen teknologikoan eta ezagutzaren sorkuntzan oinarrituta. Hori dela eta, munduko energia sektorean Euskadi erreferente bilakatu dadin, AMPOk ere, gainontzeko eragileekin elkarlanean, bere ezagutza eta garapenen bidez babesa emango dio proiektu honi.

 

 

loading