EGIPTOKO ENPPI ENPRESAK AMPORENGAN JARRI DU KONFIDANTZA SAUDI ARABIAKO KHUFF GAS PIPING PROIEKTURAKO HAINBAT BALBULA HORNITZEKO

Egiptoko petrolio konpainia nazionala den ENPPIk (Engineering for Petroleum and Process Industries) AMPO POYAM VALVES-engan jarri du konfidantza Inkonel materialean estaldurak dituzten teknologia maila altuko balbulak hornitzeko. Balbula hauek Saudi Arabiako Al Khobar hirian instalatuko dira, Khuff Gas Piping deritzon gasbidean, hain zuzen ere.

Bertarako Inkonel materialean estaldurak dituzten globo eta konporta balbulak diseinatu eta produzituko ditu AMPOk, horretarako orain gutxi martxan jarritako mekanizatuko planta berrian instalatu dituzten estaldura teknologia berriak erabiliko dituztelarik. Lan hauek automatizazio maila altuarekin burutuko dira, horretarako robot eta zelual ezberdinak dituztelarik.

Balbula guztiak 2019.urtean entregatuko zaizkio bezeroari.

Khuff gasbideak Saudi Arabiako petrolio eta gas konpainia nazionalarenak dira, Saudi Aramcorenak, hain zuzen.

ENPPI nahiz Saudi Aramcok AMPOrekin lan egitea erabakitzearen arrazoi nagusienetakoak kooperatibak eskaintzen duen kalitate maila altua eta oil & gas sektorerako pertsonalizaturiko teknologia maila altuko balbulak ekoizteko duen barne gaitasuna izan dira, besteak beste.

 

loading