DRAGON LNG TERMINALAREN MANTENIMENDU LANETARAKO GELDIALDIRAKO ZERBITZU HITZARMENA

Hilabeteko lanaren ostean, arrakastaz burutu zuen Milford Haven-en kokatuta dagoen (Gales, Erresuma Batua) Dragon LNG terminalak mantenimendu lanetarako planifikatuta zuen geldialdia ekainean. 24/7 etenaldi honek, 2011.urtetik lehen geldialdia izan denak, mantenimendu lan eta ikuskatze periodikoak arrakastaz burutzea ahalbidetu du, baita hobekuntza proiektu txiki batzuk modu seguruan eta kontrolatuan burutzea ere.  

Dragon LNG-k duela urte bat baino gehiago sinatu zuen proiektu garrantzitsu hau gauzatzeko zerbitzu hitzarmena AMPO SERVICE-ekin, bertan ad-hoc zerbitzu ezberdinak barnebildu zirelarik, etenaldian errendimendu optimo bat bermatzeko helburuarekin: ordezko piezen kudeaketa zerbitzuak, formakuntza zerbitzuak eta amaitzeko, terminalean bertan eskaintzeko zerbitzu teknikoak.

Plangintza zehatz batekin lan egitea funtsezkoa dela erakutsi du Dragon LNG-k, eta planifikazio horren adibide da esaterako geldialdia baina zenbait hilabete lehenago AMPO SERVICE-i eskatutako ordezko piezen jarraipen zehatza. Balbulen ordezko piezen kudeaketa optimizatzeko helburuarekin AMPO SERVICE-eko teknikoak ordezko piezen kit ezberdinak prestatu zituzten, etenaldian balbulen mantentze lanak erraztu eta azkartzeko.

Honez gain, Dragon LNG-ko mantentze-lanen arduradunekin lankidetza estuan, terminaleko mantendimendu lanak burutzen dituzten langileentzako formakuntza plan bat diseinatu zuen AMPO SERVICE-ek. Covid-19 pandemia dela eta, webinar ezberdinak antolatu ziren horretarako eta bertan balbulen mantendimendu lanak gauzatzerako orduan kontuan izan beharreko aspektu tekniko ezberdinak xehetasunez azaldu ziren. Guzti hau balbulen errendimendu optimoa eta mantenimendu gastu minimoak bermatzeko helburuarekin.

Hainbat hilabeteko prestaketa lanen ostean, geldialdi ofizialaren lehen eguna iritsi eta AMPO SERVICE-eko sei tekniko eta koordinatzaile batek osaturiko lan taldea Milford Haven-era heldu zen. Besteak beste, Covid-19a dela eta kontrol zorrotzak pasatu ostean. Kontrol hauek plantan igaro zituzten hamabost egunetan zehar mantendu ziren gainera. Gauzak honela, AMPO SERVICE-eko teknikariek aktiboki parte hartu zuten 30” bitarteko bola, konporta eta erretentzioko 70 balbula kriogeniko baino gehiagoren mantentze lanetan.

AMPO SERVICE-eko bozeramaile batek honako hau adierazi du: “Dragon LNG bezeroari gugan jarritako konfiantzagatik eskerrak eman nahi dizkiogu, baita terminalaren geldialdirako burututako plangintza zehatzagatik eta covid-19aren kontrako kontrol zorrotzengatik ere. Milford Haven-eko geldialdian oso eroso eta seguru sentitu gara guztiok. Taldean lana egitea ere oso erraza izan da eurekin”.   

Dragon LNG-ko bozeramaile batek bestalde ondorengo adierazpenak ere eman ditu: “AMPO SERVICE-ek zerbitzu maila bikaina eskaini digu bai prestakuntza fasean eta baita terminalaren geldialdian zehar ere. Hasiera hasieratik erakutsi zuen konpromiso maila altua eta eskainitako zerbitzuak oso profesionalak izan dira. Oso positiboa izan da gainera ordezko piezak lehenbailehen kudeatzea. Etorkizunean AMPOrekin harreman bikain hau mantentzea espero dugu” – dio Dragon LNG-ko ingeniari mekaniko batek.

Dragon LNG Pembrokeshire-eko Milford Haven-en (Gales, Erresuma Batua) kokatuta dagoen likidotutako gas naturalaren inportaziorako terminal bat da eta bertan likidotutako gas naturala jaso, biltegiratu eta birgasifikatzen du. Terminal honek lehen GNL bidalketa 2009ko uztailean jaso zuen eta ondorengo instalakuntzak ditu: ontziralekua, biltegiratze tankeak eta birgasifikaziorako instalakuntzak. Guzti honekin terminalak Erresuma
Batuko transmisio nazionaleko sistemara urtean 7,6 mila milioi metro kubiko gas (bcma) bidaltzeko gaitasuna dauka.

loading