Diseinuko erreminta berriak. Bulego Teknikoaren iraultza

Orain dela urte batzuk AMPOn galdera bat egin genion geure buruari: zergatik egin beharko genituzke behin eta berriro lan berdinak eta balio erantsirik gabekoak? Galdera horrek esnarazi eta bultzatu gintuen gero eta galdera gehiago egitera, eta, ondorioz, gaur egun Bulego Teknikoa, CAD-ERPren bitartez, guztiz txertatua edo bat eginda dago ekoizpenean,  gai da gure bezeroentzako balbula pertsonalizatuen sorkuntzan erantzun azkarra emateko eta informazioa modu ordenatuan eskuratzeko, datu bakar eta era efiziente bati esker. Entzun nahi al duzu gure esperientziaren historia. Lagun iezaguzu.

Esnatzen hasi ginenean azpiegitura moderatua zuen taldea edo ekipoa ginen, eta ohartu ginen Bulego Teknikoa itogunea bilaka zitekeela ekoizpena izaten ari zen hazkunde esponentzialaren beharrizanak asetzeko. Horretaz gain, bezeroek eskatzen ziguten, eta eskatzen digute, neurrira egindako kalitateko produktua eta epe motzean, gainera. Horrek esan nahi zuen gure prozesuen berringeniaritza egin behar genuela, nola hobetu genitzakeen aztertu eta denok nahi dugun lehiakortasuna lortu.

Analisi-aldi horrek gure barrura begiratzea, aztertzea ekarri zuen, eta besteak beste, ondorengoez ohartzea:

  • Bezeroren batek soluzio edo irtenbide berezia behar baldin bazuen, gure azpiegitura kontuan izanda, gure erantzuna denboran luzatu egiten zela.
  • CAD/PDM soluzioa gure ERPErekin txertatu gabe edukitzeak gorabeherak sorrarazten zituen ekoizpenean, kudeaketa ez zen erraza, are zailagoa diseinua ekoizpenera bidali ondoren, bezeroak aldaketa-eskaeraren bat egiten baldin bazuen, edo diseinu-fasean antzeman ez genuen okerren bat zuzendu behar baldin bagenuen.
  • Enpresaren know-how-a pertsonetan zentralizatua genuen, denekin partekatuko genuen leku bakar batean biltegiratuta eta kudeatua izan beharrean.

Analisi eta berringeniaritza horren ondorioz sortu genuen estrategia ondorengoetan oinarritzen da:

  • Gure CAD erreminta eta gure ERP softwarea integratzea erantzuteko arintasuna eta gaitasuna areagotzeko eta lortzeko.
  • Gure produktu estandarrak parametrizatzea, gure ingeniaritza-taldeak proiektuko diferentzialean eta prozesuen, produktuen eta abarren etengabeko hobekuntzan buru-belarri jardun zezan.
  • Erreminta estandarren aldeko apustua egitea, ia pertsonalizatu gabeak, mantentze-lanetan edozein erabiltzaileri autonomia emango diotenak, euren artean ondo integratuta egongo direnak malgutasuna irabazteko eta horrela uneoro eguneratuta egon ahal izateko (garrantzi handiko faktorea guretzat). 

Oinarri horiek oso argi genituela, gure CAD (SolidWorks) erreminta ezarri genuen oinarri/ekosistema gisa, horren inguruan ibiliko ziren produktuen automatizazioko erremintak eta gure ERP (SAP) softwarea txertatua. Eta… zergatik aukeratu genuen CAD erreminta oinarri gisa? Hor jaiotzen eta sortzen delako produktuaren informazio guztia.

Arestian aipatu dugu gorabehera asko izaten genituela gure CAD soluzioa gure ERPrekin txertatu edo integratu gabe genuelako, eta ikusi genuen integrazio horretan arrakasta izateko gako nagusia informazio-siloak ezabatzea zela, hau da, datu bakarrera iristea.  Horretarako, CAD mundua ERP munduarekin txertatzeko irtenbidea ECTR plataformaren aldeko apustua egitea izan zen. Erreminta horrek CADeko datuak eta ERPn dauden produktuen datuak bateratzen ditu, eta horrela, erremintak ematen digun informazioa osoa eta bakarra da, nola guretzat, hala ekoizpeneko, erosketa-, salmenta- eta logistika-sailetako taldeentzat. Ekoizpeneko jarraibideetan ingeniaritzako datu horiek automatikoki izateak denbora asko aurreztea dakar; alde batetik, murriztu egiten duelako datu erredundanteen sarrera, eta, bestetik, enpresako arlo ezberdinen artean pertsonek akatsak egiteko aukerak ere murriztu egiten direlako.

ERP eta CAD integratzea garrantzitsua bada ere, ezin dugu ahantzi hori bezain garrantzitsua den beste puntu bat, diseinuaren automatizazioa. Erreminta estandarren aldeko apustu argiari eusteko irizpidea dugularik, gure aukerarik gogokoena  gure CAD (SW) ekosistemarekin ondo integratuko zen produktuaren konfiguratzailea izan zen. Gure konfiguratzailearen ezaugarri nagusia hauxe da: plataforma irekia da eta horrek aukera ematen digu lengoaiarik sortu gabe (Excel erabiltzen duen batek erabil dezake) arauak oso modu xumean sortzeko aukera, BBDD ezberdinekin konexioa eta erabateko integrazioa CRM eta ERP sistemekin. Gainera, lan errepikakorrak konfiguratzilera eramatea lortu dugu eta gure balbulak hobetzen jardun dezakegu balioa areagotuz. Azkenik, eta ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, teknikarien jakinduria erremintan gordetzea lortu dugu. Inork ez du ezer ahazten, eta denen esku dago nazioarteko kalitate-estandarren bertsiorik eguneratuena.

Laburbilduz, zer lortu dugu gure diseinuak integratuta eta automatizatuta? Gai izatea produktu on bat garatzeko, prezioan, epetan eta kalitatean lehiakorra dena “make to order” ingurunean, eta hor AMPOko talde guztiak, komertzialak, ingeniaritza, hornikuntza, muntaia, espedizioak eta SAT integratuta daude antolaketa osoaren zeharkako datu bakarrari esker. Datu bakarra, seguru eta era kontrolatuan gordetzen dena.

loading