JUBILATUEN EGUNA

Egungo bazkideen eta jubilatuen arteko lotura eusteko helburuarekin, kooperatibak AMPOko Jubilatuen Eguna ospatzen du urtero. Egun horretan 80 jubilatu inguru elkartu ohi izaten dira, eta AMPOren egungo egoera eta geroko planak ezagutarazteaz gain, hainbat urte elkarrekin eman dituztenek egun polita igarotzeko aukera izaten dute.

AMPO ORDIZIA

AMPO ORDIZIA errugbi-taldeko babeslea da AMPO, orain dela urte askoz geroztik. Ordiziako errugbi-elkartea 1973an sortu zen, gazte ugariri errugbia bizitzeko aukera emateko. 2005ean, AMPO ORDIZIA taldeak lorpen garrantzitsua lortu zuen, hots, estatuko lehenengo kategoriara igo zen. AMPO Ordiziaren baloreek erabat isladatzen dute kooperatibaren esentzia: talde lana, esfortzua, entrega, inplikazioa,…

AMPO GOIERRI TXIRRINDULARITZA TALDEA

AMPOk Goierri bailarako txirrindulari taldea babesten du, txirrindularitza maila ezberdinetan bultzatuz. Besteak beste, eskolartekoen mailan, kadeteetan, jubeniletan, 23 urtetik beherako Eliteetan eta amateur kategorian. Txirrindularitza talde honen bidez, Goierriko txirrindulariei bizikletaz gozatzeko aukera ematen zaie, baita kategoria profesionalera igotzeko behar duten prestakuntza ere.

GOIERRIKO ENPRESA EKIMEN BERRIENTZAT SARIAK

Goierriko Garapen Agentziak antolatu ohi dituen “Enpresa Ekimen Berriak” sarien banaketa babesten du AMPOk. Lehiaketak 18 urteko historia dauka eta hainbat kategoriatako proiekturik onenak saritzea ez ezik, eskualdeko enpresen eta ekintzaileen ideiak ezagutaraztea eta ideia horiek enpresa gauzatzeko tresna izatea ere ditu helburu. Hori guztia, eskualdeko lana eta aberastasuna sustatzearren. Sari-banaketan bi kategoria hauek daude: … Continued

“GERRIKO IKERLAN” IKERKETA BEKA

“Gerriko Ikerlan” lehiaketa babesten du AMPOk. Lehiaketa honen helburua, Goierriri eta bertoko herritarrei buruzko ikerketa-lanak bildu eta argitaratzea da. Lehiaketa horretara aurkeztu ohi diren ikerketa-lanak Goierrirekin loturiko edozein arlo edo zientziari buruzkoak dira: antropologia, toponimia, literatura, osasuna, industria, nekazaritza, biologia, historia, ekonomia, medikuntza, ingeniaritza, zuzenbidea, pedagogia, psikologia, filosofia edo informatika, besteak beste. Ekimen horren bidez, … Continued

ATERPETXEA, HEZKUNTZA ETA PRESTAKUNTZA, BALIABIDERIK GABEKO ETORKINENTZAT

Etorkinei beren kabuz moldatzen eta gizarteratzen laguntzeko ezagutzak, trebetasunak eta tresnak ematea izan zen ekimen horren helburua. Kasu honetan, Magrebeko etorkin batzuk hautatu ziren, zeintzuen profila ondorengoa zen, oro har: langabeak, bizileku-baimenik gabekoak, etxebizitzarik gabekoak –ezta alokatuta ere–, etxebizitza-kontratua edo gizarte-laguntza lortzeko arazoak dituztenak, bertoko hizkuntzak nekez hitz egiten dituztenak eta gizarte-sareetan ez daudenak. Goierriko … Continued

INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEEI LAGUNTZEKO EKIMENA

AMPOko boluntario bat Beasaingo Pagorriaga landetxean izan zen denboraldi batez, abusuen biktima izan ziren 8 emakumerekin terapiak egiten dituzten profesionalei laguntzeko helburuarekin. Ekimen hori, “El Entorno Rural como Fuente de Salud” (“Landa-ingurunea, osasun-iturri”) izenekoa, ner group-eko gizartearekiko konpromiso taldeak sortu zuen, eta AMPOk buru-belarri parte hartu zuen bertan. Saio horien helburua, emakume haien osasun fisikoa, … Continued

BEHARTSUENENTZAKO ELIKAGAI BILKETA

2013ko urtarrilean, AMPOko gizartearekiko konpromiso taldearen gidaritzapean, behartsuenentzako elikagaiak biltzeari ekin zitzaion AMPOn. Helburua, 2 elikagai tona biltzea zen, AMPOko langile guztien laguntzarekin lortu zena. Elikagaiak Gipuzkoako Elikagaien Bankuari eman zitzaizkion, behartsuenen artean banatzeaz ardura zedin, aterpetxe, elkarte, etorkinen elkarte, gizarte-arretarako zentro, errehabilitazio-zentro, parrokia, haur-eskola edo gizarte-jantokietan, besteak beste. 2014an, Gipuzkoako Elikagaien Bankuak bertako 24.500 … Continued

ETORKIZUNA ETIOPIAN, TXIRRINDULARITZARI ESKER

AMPOko hainbat boluntarioek “Etorkizuna Etiopian, txirrindularitzari esker” izeneko proiektuan parte hartu zuten 2015.urtean. Hauxe izan zen proiektuaren xedea, hain zuzen, Etiopía Utopía fundazioarekin eta txirrindularitza elkarte batekin elkarlanean lortu zena: Euskadin bost txirrindulari eta horien entrenatzaile etiopiarrentzako eskola bat antolatzea, euren hezkuntza-maila (hizkuntzak, informatika…) nahiz entrenamendua hobetzeko helburuarekin. Etiopiara itzuli zirenean, bost txirrindulari etiopiarrek txirrindularitza-eskola … Continued

loading