News & Media
BERRIAK
PLUTO LNG-REN BIGARREN TRENERAKO TAMAINA HANDIKO BALBULAK HORNITZEN ARI DA AMPO
Pluto LNG proiektuaren bigarren trenerako 1.500 balbula kriogeniko eta ez kriogeniko inguru diseinatu ditu AMPOk eta hauek hornitzen ari da momentu hauetan. Tartean, boladun balbulak eta konporta-, globo-, erretentzio-, eta axial-balbulak, zeintzuen artean 38” eta 2500 lbs arteko balbulak aurkitzen diren. Proiektu hau Australia mendebaldean kokaturik dagoen Karrathatik gertu dago eta bigarren LNG tren baten eraikuntzan oinarritzen da. Australiako gas natural ekoizle nagusia den Woodside enpresak ustiatzen du honako hau. Tren berri honek Scarborough-eko gasa prozesatuko du eta urtean 5 milioi tona GNL ekoizteko gaitasuna izango du.
Bechtel izan zen proiektu estrategiko hau garatzeko Woodside-ek hautatu zuen ingeniaritza-enpresa, eta biek jarri zuten AMPOrengan konfiantza balio teknologiko altuko balbula hauek diseinatu eta ekoizteko.
Duela urte batzuk AMPOk iada Pluto LNG-ren lehen trenerako hainbat balbula kriogeniko eta ez kriogeniko hornitu zituen. Gaur egun gainera AMPO karbono baxuko energietan enpresa erreferente bilakatu da, batipat likidoturiko gas naturalaren alorrean, mundu osoko GNL instalakuntzen %70 baino gehiagotan topatu daitezkeelarik bere balbulak instalatuta. Bere balbulen errendimendu ezinhobea eta zerbitzu bikaina izan dira proiektu honen esleipena lortzerako orduan giltzarri nagusiak.