News & Media
BERRIAK
MEATZARITZA SEKTOREKO ARCELOR MITTAL NIPPON STEEL INDIA BEZEROARENTZAT ISS SISTEMA OSO BAT HORNITU DU AMPOK

Indiako azpiegitura estrategiko bat den Dabuna–Sagasahi izeneko burdin kontzentratuko loien garraiorako proiektuan parte hartu du AMPOk, ISS (Integrated Smart Solutions) sistema oso bat diseinatu, fabrikatu eta hornituz. Sistema horrek 2 HPU (Unitate Hidrauliko) eta eskuz nahiz sistema hidrauliko bidez eragindako 65 boladun balbula barnebiltzen ditu, guztiak zerbitzu zorrotzenetarako diseinatuak eta ekipamendu kritiko gisa sailkatuak. ISS sistema horiek eta teknologia maila altuko balbula hauek Dabuna eta Sagasahi-ko burdin kontzentratuko loien ponpaketa-estazioetan instalatuko dira.
Hoditeria honek Dabuna eta Sagasahi konektatzen ditu, Odisha estatuan (India), 2 x 29 kilometroko distantzian, eta bai loien bai itzulerako uraren hoditeriak biltzen ditu. Hainbat fasetan 6, 12 eta 15 milioi tona urteko (MTPA) garraiatzeko diseinatua izan da sistema, 6 MTPAko hasierako gaitasunarekin eta 30 urteko bizitza baliagarria izateko aurreikuspenarekin.
Proiektu honen erabiltzailea ArcelorMittal Nippon Steel India Limited (AM/NS India) izango da, baina proiektua lankidetzan garatua izaten ari da, meatzaritza sektorean espezializatutako ingeniaritza-enpresa nagusietako bat den Ausenco-rekin. Bien esperientziak eta AMPOren balio teknologiko handiko soluzioek proiektu zorrotz honen arrakasta bermatu dute.
AMPOk hornitutako zerbitzu zorrotzetarako boladun balbulak diseinu flotantedunak dira, metalezko-itxierakoak eta 0 ihes bermatzen dutenak. Proiektu honetarako 20” eta 600 lbs bitarteko balbula hauek burdin hautsaren loien hoditeriako eskakizun zorrotzak betetzeko garatu dira bereziki. Balbula hauek benetan nabarmentzen dira industria-mailan, metalezko itxieraz gain, 0 ihes eskaintzen dutelako, eta hori ez da ohikoa izaten aplikazio zorrotz hauetan. AMPOren berrikuntza taldeak funtsezko rola izan du balbula eta HPU hauen diseinuan, errendimendu eta fidagarritasun optimoak bermatuz. Baina balbulak eta HPUak hornitzeaz gain, AMPOko ingeniari eta espezialistek ISS sistemaren instalazioan parte hartuko dute, gainbegiratze- eta martxan jartze-zerbitzuak eskainiz.
Burdinaren ustiapenarekin lotutako proiektuek errendimendu eta fidagarritasun maila apartak eskatzen dituzte, eta Dabuna–Sagasahi loien hoditeriaren proiektuak ere hala eskatzen du. Honenbestez, AMPOk hornitutako sistemen Errendimenduaren Berme Proban parte hartuko du, epe luzeko efizientzia eta fidagarritasuna bermatzeko helburuarekin.
Meatzaritza industriarako zerbitzu zorrotzetarako soluzioen hornikuntzan AMPOk duen ibilbideari esker hautatu gaitu bezeroak proiektu honetarako. Izan ere, antzeko proiektuetan nazioartean dugun esperientzia zabalarekin, eta sistemak (HPU barne) integratzeko eta exekuzioak bermatzeko dugun gaitasunarekin, berrikuntzan, teknologiaren abangoardian, bikaintasunean eta fidagarritasunean oinarritutako konpromisoa erakusten baitugu.