News & Media
BERRIAK
H2S ZERBITZU AZIDOETAN LAN EGIN BEHARKO DUTEN AMPOREN 450 BALBULA INSTALATUKO DIRA SAUDI ARABIAN
Saudi Arabiako petrolio eta gas konpainia nagusiena den Saudi Aramco enpresak, eta Tekfen Instaat ingeniaritza turkiarrak, AMPO POYAM VALVESengan jarri dute konfidantza, Saudi Arabian eraikiko den ondorengo proiektu honetarako espezifikazio altuko 450 balbula diseinatu eta ekoizteko: Satellite Gas Compression Pipeline. AMPOk incoloy 825 materialean oinarrituriko soldadura estaldurak izango dituzten konporta eta erretentzio balbulak hornituko ditu, guztiak H2S zerbitzu azidorako izango direlarik. Balbulen tamainak 2” eta 20” bitartekoak izango dira eta presioak aldiz, 600 lbs eta 900 lbs bitartekoak. Soluzio gehienak kritikoak izango dira, presio altuak eta aplikazio azidoak direla eta.
Haradh eta Hawiyah-n kokaturiko gas konpresio instalakuntza hauek, gune hauetako produkzioa hobetu eta mantentzen lagunduko dute, hobi hauen ahoko choke presioa 300 libra hazbete karratuko izan arte murriztuko delarik. Honez gain, plantaren balio-bizitza, produkzio tasa berberak mantenduz, 20 urtetara luzatuko dela aurreikusten da. Gasodukto honek 1065 km izango ditu eta hobiaren diametroa 4” eta 48” bitartekoa izango da ibilbide guztian zehar.
AMPO POYAM VALVES zerbitzu zorrotzetarako balbuletan nazioarteko liderra da, esperientzia zabala eta jakintza sakona duelarik, H2S aplikazio bakoitzerako diseinu eta material ad-hoc-ak eskaintzen. H2S aplikazioak NACE MR0175 nazioarteko arauak definitzen ditu eta AMPOk arau zorrotz hauek seriotasunez jarraitzen ditu bere balbulen diseinuak garatu eta produzitzerako orduan. Honez gain, Saudi Aramco-ren hornitzaile homologatuen zerrendan dago egun AMPO.
Bestalde, bere fundizio propioarekin, zein Europako galdategi hoberenetako bat kontsideratzen den, AMPO POYAM VALVES-ek estaldura mota ezberdinak eskaintzen ditu egun bere instalakuntzetan. Honenbestez, prozesu eta aplikazio berezietarako, estaldura eta tenple ezberdinak erabiltzen ditu balbulen zigilatze eta kontaktu guneei hainbat ezaugarri emateko: antikorrosiboa, higadurarekiko erresistentzia, tenperatura altuekiko erresistentzia, kokizazioaren aurkakoa, etab. Proiektu honetarako adibidez, incoloy 825 estaldurak aplikatuko ditu balbulen gorputz eta tapetan.
AMPO POYAM VALVES-ek esperientzia zabala du industriako zerbitzu zorrotzenetarako material berezi eta soldadura bidezko estaldura teknologiekin lan egiten.