• News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
    Azken berriak
    AMPOREN TEKNOLOGIAK 6.000 METROKO SAKONERARA IRISTEA LORTU DU, JAPONIAN LUR…

    AMPO POYAM VALVESek arrakastaz diseinatu eta hornitu…

    AMPOK BALBULA KRITIKOAK HORNITUKO DITU BP-REN INDONESIAKO TANGGUH UBADARI CCUS…

    Balio teknologiko altuko 265 konporta-, globo- eta…

  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVESZerbitzu zorrotzenetrako teknologia maila altuko punta-puntako balbulak.
      • Industriaren arabera
      • Balbula motaren arabera
    • ISS BY AMPO POYAM VALVESBalbulak baino gehiago.
      • Neurrira egindako sistemen integrazioak
      • Balbulen jarduketaren kontrol-sistemak
      • Monitorizazio-soluzioak
      • Hidrogeno berdea biltegiratzeko soluzioak
    • AMPO SERVICEBezeroen beharrei erantzun azkarra, mundu osoan zehar eta dauden tokian daudela.
      • MRO zerbitzuak
      • Ingeniaritza-soluzioak neurrira
      • Ordezko piezak
      • FES zerbitzuak
      • Prestakuntza-zerbitzuak
      • Prebentziozko mantentze-lanen eta mantentze-lan prediktiboen zerbitzuak
      • Konponketa eta mantentze lanetarako zentroak
    • AMPO FOUNDRYMuntatzeko prest dauden osagaiak.
  • Industriak
    • Energia
      • Karbono igorpen murritzeko energiak
      • Beste energia primario batzuk: Upstream
      • Finketa
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
    Azken berriak
    I+G PROIEKTUAK: WH2YTE eta AMPO-CFP

    AMPOk Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren bidez finantzatutako…

    IKERKETA ETA GARAPEN PROIEKTUAK: HPCVALVE eta AMPOALY

    Ikerketa eta Garapeneko “HPCVALVE” eta “AMPOALY” izeneko…

  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Etika eta gardentasuna
    • Gizarte-konpromisoa
    Azken berriak
    2024KO JASANGARRITASUN MEMORIA ARGITARATU DU AMPOK

    AMPOk 2024ko Jasangarritasun Memoria aurkeztu du, kooperatibaren…

    ETORKIZUN JASANGARRIA BULTZATZEKO KARBONO-ATZIPEN SOLUZIOAK

    Energia-soluzio jasangarriak bultzatzeko bidean lider izateko konpromisoarekin,…

  • ProTalent
  • News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
News & Media
BERRIAK

AMPOREN TEKNOLOGIAK 6.000 METROKO SAKONERARA IRISTEA LORTU DU, JAPONIAN LUR ARRAROAK ERAUZTEKO AITZINDARI DEN PROIEKTU BATEAN

18 May 2026
Partekatu

AMPO POYAM VALVESek arrakastaz diseinatu eta hornitu ditu balio teknologiko altuko eta konplexutasun tekniko handiko subsea balbula-soluzio berritzaileak, zeintzuk Japoniako itsaso sakoneko lur arraroen erauzketarako ekimen berritzaile batean erabili diren. Proiektu anbiziotsu honek nazioarteko arreta bereganatu du, itsas mailatik ia 6.000 metroko sakoneran jarduteagatik. NuStar Technologies enpresak JAMSTEC-entzat (Japoniako Itsas-Lurreko Zientzia eta Teknologia Agentzia) garatutako Berrikuntza Estrategikorako Programaren (SIP) modulu batean integratutako sistemak arrakastaz gainditu ditu sakonera osoko kualifikazio-probak, eta mugarri garrantzitsua ezarri du itsas azpiko meatzaritza teknologian. Japoniako Itsas-Lurreko Zientzia eta Teknologia Agentziak nabarmendu du sakonera horietan egindako munduko lehen proba izan dela.

Azken urteotan, AMPOk lankidetza estua izan du NuStar eta JAMSTEC-ekin, 6.000 metroko sakonerara jaitsiko den meatze-sistemarako balbulen garapena medio, herrialdearen mineral kritikoen hornidura bermatzeko estrategiari lagunduz. Lankidetza horren baitan, AMPO POYAM VALVESek gaur egun itsaspeko ponpaketa-estazioaren parte diren balbulak diseinatu eta fabrikatu zituen, eta entregatu eta bi urtera, balbulen eraberritze osoa egin zuen; horretarako, Idiazabalera ekarri zituen balbula hauek berriro trim-a ordezkatzeko eta unitateak berriz kualifikatzeko, 6.000 metroko sakonerako azken probak egin aurretik. Garapenaren aurreko faseek arrakastaz lortu zituzten 4.400 metroak, eta azken entsegu-kanpainak —duela gutxi 6.000 metrotara eginak— emaitza oso positiboak izan ditu. Arrakasta honen ondoren, Japoniak iragarri du ekoizpena 2027an hastea aurreikusten duela.

Gaur egun Japoniaren itsas-sakoneko berreskuratze-misio aitzindarian instalatutako moduluak AMPO POYAMen hiru balbula ditu, muturreko presioei, ingurune oso korrosiboei eta ultra-sakonera baldintzetako etengabeko operazio zorrotzei aurre egiteko bereziki diseinatuak izan direnak.

 

Aholkularitza teknikoa eta diseinu hibrido bereizgarria

Fabrikaziotik harago, AMPOk paper estrategikoa izan zuen proiektuaren definizio teknikoan. AMPO POYAM VALVES izan zen NuStar-i meatzaritza-subsea diseinu hibrido bat erabiltzea proposatu zion enpresa; bi industrien beharretara arrakastaz egokitu zen kontzeptu berritzailea, alegia. AMPO izan zen ikuspegi hibrido hori planteatu zuen hornitzaile bakarra.

 

Itsaspeko meatzaritzaren mugan dagoen proiektu iraultzailea

Japoniak lur arraroetan aberatsak diren sedimentuen lehen erauzketa esperimentala egin du, Pazifikoko Minami-Torishima uhartetik gertu, 6.000 metro inguruko sakoneran. Nazioarteko hainbat iturriren arabera, Chikyu ur sakonetako zulaketa ontzi zientifikoak aurrekaririk gabeko sakonera horretatik sedimentuak berreskuratzea lortu zuen; Japoniako Gobernuak mugarri estrategikotzat jo du hori, mineral kritikoen hornidura-kate nazionalak garatzeko bidean. Mineral horiek ezinbestekoak dira mugikortasun elektrikoan, energia berriztagarrien teknologietan eta elektronika aurreratuan erabiltzen diren presio-kontrol sistemetarako.

Japoniak garaturiko probak itsas lohiak 6.000 metroko sakoneratik igotzeko egin dira, eta horrek aurrekaririk gabeko aurrerapen teknologikoa dakar meatzaritza sektorearentzat. Hasierako fasearen helburua funtsezko ekipoen errendimendua balioztatzea zen —presioarekiko erresistenteak diren moduluak barne, hala nola AMPO POYAMen balbulak integratzen dituena—, eskala handiagoko eragiketetara igaro aurretik.

 

AMPO POYAM VALVESek erauzketa-teknologia berritzaile bat bultzatu du

SIP moduluan integratutako AMPO POYAMen asentu metalikodun zerbitzu zorrotzetarako hiru balbula flotatzaileek —6” eta 600 lbs— funtsezko eginkizuna dute erauzketa-prozesu osoan eta ultra-sakoneran fluidoen kudeaketa segurua eta fidagarria bermatzeko. Balbula horiek honako hauek egiteko diseinatu dira:

  • 600 bar baino gehiagoko presioetan modu fidagarrian jarduteko, hau da, 6.000 metroko sakoneran dauden baldintza baliokideetan.
  • Ozeano sakoneko ingurune oso korrosiboetan materialen osotasuna mantentzeko.
  • Lur arraroetan aberatsak diren lohiak berreskuratzeko sistemetan ezinbestekoak diren erauzketa-, bereizketa- eta presio-kontrol funtzio jarraituak bermatzeko.

6.000 metroko kualifikazio-probetan izandako errendimendu arrakastatsuak AMPOren posizioa indartu du mineralen erauzketaren arloko hamarkadako berrikuntza garrantzitsuenetako batean bazkide teknologiko nagusi gisa parte hartu ostean. Muturreko sakoneretan jarduten duten itsaspeko garapenetan zein baldintza korrosiboenei aurre egiten dien meatzaritza-sektorean, AMPO POYAM VALVESek etengabe diseinatu eta fabrikatzen ditu ingeniaritza-erronka zorrotzenei erantzuteko gai diren balbulak. Ultra-sakonerako proiektu honetan parte hartzeak gure esperientziaren sendotasuna eta bi industrietako aplikazio kritikoenei irtenbidea emateko dugun gaitasuna erakusten ditu.

 

Beste berriak

23 March 2026
I+G PROIEKTUAK: WH2YTE eta AMPO-CFP
AMPOk Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren bidez finantzatutako laguntza jaso du “WH2YTE” eta “AMPO-CFP” izeneko…
Irakurri gehiago
13 March 2026
AMPOK BALBULA KRITIKOAK HORNITUKO DITU BP-REN INDONESIAKO TANGGUH UBADARI CCUS PROIEKTURAKO
Balio teknologiko altuko 265 konporta-, globo- eta erretentzio-balbula baino gehiago hornituko ditu AMPOk Tangguh…
Irakurri gehiago
24 February 2026
ARAMCOREN INSTALAKUNTZEN MANTENTZE- ETA BERRITZE- PROIEKTUETARAKO TAMAINA HANDIKO ETA PRESIO ALTUKO MRO BALBULAK HORNITU DITU AMPOK
AMPO SERVICE-ek arrakastaz hornitu ditu tamaina handiko eta presio altuko hainbat MRO balbula, Saudi…
Irakurri gehiago

AMPO HEADQUARTERS

Barrio Katea S/N

20213 Idiazabal (Gipuzkoa)

SPAIN

T. +34 943 188 000

  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVES
    • ISS BY AMPO POYAM VALVES
    • AMPO SERVICE
    • AMPO FOUNDRY
  • Industriak
    • Energia
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Gizarte-konpromisoa
    • Etika eta gardentasuna
  • News & Media
    • News
    • Case studies
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Elemento del menú
    • ProTalent
  • Harremanetarako
© Ampo 2023
  • Lege-oharra
  • Datu pertsonalak babesteko politika
  • Cookie-politika
  • Manage cookies
  • Barne Informazio Sistema