News & Media
BERRIAK
AMPOK BALIO TEKNOLOGIKO ALTUKO 5.550 BALBULA BAINO GEHIAGO HORNITUKO DITU QATARGO NORTH FIELD SOUTH (NFS) PROIEKTURAKO
AMPOk 5.550 konporta, globo eta erretentzio balbula baino gehiago diseinatu eta fabrikatu ditu —kriogenikoak eta ez-kriogenikoak— Qatargo Ras Laffan-en kokaturik dagoen eta QatarEnergy LNG-k garatutako North Field South (NFS) onshore LNG instalakuntzen proiekturako, munduko gas natural eremurik handienetarikoa den North Field-aren hedapen esparruan.
North Field South proiektuak LNG-ko bi tren erraldoi berri eraikitzea dakar, bakoitzak urteko 8 milioi tonako (MTPA) ahalmena izango duelarik, bai eta dagozkien gas-tratamenduko instalazioak, gas naturalaren likidoak berreskuratzeko unitateak eta helio erauzketa eta finketa sistemak ere. Proiektuak, gainera, 1,5 Mtpa-ko ahalmena izango duen CO2 atzitze eta biltegiratzeko instalazio handi bat izango du, antzeko LNG instalazioekin alderatuta berotegi-efektuko gasen isuriak %25 baino gehiago murrizteko aukera emango duena. Proiektua Technip Energies France eta CCC enpresek osatutako joint venture-a gauzatzen ari da, QatarEnergy LNG-ren ingeniaritza gisa jardunez.
AMPOren hornikuntza-esparruak balio teknologiko handiko konporta-, globo- eta erretentzio-balbulak barne hartzen ditu, zerbitzu kriogeniko eta ez-kriogenikoetarako, tamaina handiko eta presio altuko balbula ugarirekin, besteak beste, 60″-ko eta 900 lbs-eko pressure seal diseinuko konporta-balbula nabarmenak.
Proiektu berri hau AMPOk 2022an North Field East-en hedapenerako buruturiko hornikuntza arrakastatsuari gehitzen zaio, non balbula guztiak iada instalatuta dauden. Honek QatarEnergy LNG-k eta Technip Energies France-ek AMPOrengan jarritako konfiantza islatzen duelarik.
Proiektu berri honek AMPOren posizioa indartzen du gas naturalaren industriarako mundu mailako balbula-hornitzaile nagusietako bat bezala, mundu osoko likuefakzio-gune handi guztietan sei hamarkada baino gehiagoko esperientzian eraikitako posizioa. AMPOk balio teknologiko handiko balbulak diseinatu eta hornitu ditu Estatu Batuetako, Qatargo, Txinako eta Europako LNG proiektu handietarako, bai eta Afrikako, Australiako eta Amerikako beste likuefakzio eta birgasifikazio instalazioetarako ere. Nazioarteko presentzia zabal honek, bere teknologia eta barne-fabrikazio ahalmenarekin batera, munduko edozein tokiko LNG proiektu handien eskakizun tekniko zorrotzenei erantzuteko aukera ematen dio kooperatibari.