• News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
    Azken berriak
    INDONESIAKO AKM GUNEAREN GARAPEN PROIEKTURAKO THROUGH CONDUIT DOUBLE EXPANDING DISEINUKO…

    AMPO hautatu dute Through Conduit Double Expanding…

    AMPOK TAMAINA HANDIKO ETA PRESIO ALTUKO ERRETENTZIO ETA GLOBO BALBULAK…

    AMPOk teknologia maila altuko 18 erretentzio- eta…

  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVESZerbitzu zorrotzenetrako teknologia maila altuko punta-puntako balbulak.
      • Industriaren arabera
      • Balbula motaren arabera
    • ISS BY AMPO POYAM VALVESBalbulak baino gehiago.
      • Neurrira egindako sistemen integrazioak
      • Balbulen jarduketaren kontrol-sistemak
      • Monitorizazio-soluzioak
      • Hidrogeno berdea biltegiratzeko soluzioak
    • AMPO SERVICEBezeroen beharrei erantzun azkarra, mundu osoan zehar eta dauden tokian daudela.
      • MRO zerbitzuak
      • Ingeniaritza-soluzioak neurrira
      • Ordezko piezak
      • FES zerbitzuak
      • Prestakuntza-zerbitzuak
      • Prebentziozko mantentze-lanen eta mantentze-lan prediktiboen zerbitzuak
      • Konponketa eta mantentze lanetarako zentroak
    • AMPO FOUNDRYMuntatzeko prest dauden osagaiak.
  • Industriak
    • Energia
      • Karbono igorpen murritzeko energiak
      • Beste energia primario batzuk: Upstream
      • Finketa
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
    Azken berriak
    I+G PROIEKTUA: BERRIZTAGARRIA DEN HIDROGENOA BILTEGIRATZEKO BALBULA-SOLUZIO ERAGINKORRAK

    AMPOk Europar Batasunak finantzatutako laguntza jaso du…

    I+G PROIEKTUAK: WH2YTE eta AMPO-CFP

    AMPOk Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren bidez finantzatutako…

  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Etika eta gardentasuna
    • Gizarte-konpromisoa
    Azken berriak
    2024KO JASANGARRITASUN MEMORIA ARGITARATU DU AMPOK

    AMPOk 2024ko Jasangarritasun Memoria aurkeztu du, kooperatibaren…

    ETORKIZUN JASANGARRIA BULTZATZEKO KARBONO-ATZIPEN SOLUZIOAK

    Energia-soluzio jasangarriak bultzatzeko bidean lider izateko konpromisoarekin,…

  • ProTalent
  • News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
News & Media
BERRIAK

AMPOK BALBULEN FABRIKAZIO ETA ZERBITZUETARAKO PLANTA BERRIA INAUGURATU DU KAZAKHSTANEN

17 September 2026
Partekatu

Idiazabalgo kooperatibak Kaspiar eskualdean duen presentzia indartu du AMPO KAZAKHSTANen bidez, balio teknologiko handiko balbulen fabrikazioan eta ingeniaritza zerbitzuetan espezializatuko den planta berri baten martxan jartzearekin.

Atyrau (Kazakhstan), 2026ko irailaren 17a — AMPOk gaur inauguratu du ofizialki AMPO KAZAKHSTAN, Atyraun duen planta berria. Ekitaldian parte hartu dute, besteak beste, Kazakhstango Errepublikako Espainiako enbaxadore Luis Francisco Martínez-Montes jaunak; Atyrau eskualdeko Viceakim Murziyev Marat Bissengaliuly jaunak; IMBCko zuzendari nagusi Dastan Abishev jaunak; baita operadore eta industria-enpresa garrantzitsuetako goi-mailako ordezkariek, erakundeetako ordezkariek, bezeroek eta Kazakhstango zein Kaspiar eskualde osoko kolaboratzaileek ere. AMPO Group-en nazioarteko garapenean beste urrats bat suposatzen du irekiera honek, eta bezeroengandik gertuago egoteko konpromisoa indartzen du, munduko energia-merkatu nagusienetako batean presentzia indartuz. Atyrautik, balio teknologiko handiko bola-, konporta-, globo-, erretentzio-, bola hiperzentriko eta DDV kontrol-balbulak fabrikatu eta hornitzen ditu AMPOk, beste soluzio batzuen artean, eta horrez gain, laguntza teknikorako zerbitzu ugari eskaintzen ditu, zerbitzu-teknikoetan espezializatutako talde baten bidez.

Tokiko fabrikazio eta zerbitzu gaitasunak

AMPO KAZAKHSTAN-ek 2.600 metro koadro inguruko instalazioak ditu, mekanizaziorako, muntaketarako eta saiakuntzetarako ekipamenduz hornitua. Horri esker, balbulen eta ordezko piezen fabrikazioa eta konponketak tokian bertan egin ahal izango dira. Horrez gain, Training Center bat ere badu, tokiko talentu teknikoa garatzeko xedearekin. Planta produkzio-gaitasunak pixkanaka handitzeko diseinatua izan da honako hau, bezeroen beharrei tokian bertan erantzuteko. Inaugurazio-ekitaldian AMPO KAZAKHSTANen aurkezpen korporatiboa eta instalazioetarako bisita gidatua egin dira, bertaratutakoek plantaren ekipamenduak eta gaitasunak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dutelarik.

Epe luzerako konpromisoa Kazakhstan-ekin

Bere hitzaldian, AMPOko Kontseilu Errektoreko Presidente Iban Ferreira jaunak azpimarratu du proiektu hau eraikin berri baten inaugurazioa baino haratago doala. “Planta hau irekitzea ez da eraikin berri bat inauguratzera mugatzen. Kazakhstanekin eta Kaspiar eskualde osoko gure bezero eta kolaboratzaileekin dugun harremanaren kapitulu berri bati ekitea da”, adierazi du. Ferreirak, halaber, Kazakhstanek munduko energia-esparruan duen garrantzia nabarmendu du: “Kazakhstan energia-merkatu estrategikoa da, eta gero eta garrantzia handiagoa du munduko energia-esparruan. AMPOrentzat, hemen egotea urrats garrantzitsua da gure nazioarteko garapenean eta, batez ere, gure bezeroekiko epe luzerako konpromisoa”. Presidenteak, halaber, eskerrak eman dizkio Luis Francisco Martínez-Montes enbaxadoreari ekitaldira bertaratzeagatik, eta adierazi du haren presentziak “Espainiaren eta Kazakhstanen arteko loturak indartzearen garrantzia islatzen duela”.

Tokiko gaitasunen garapena eta bezeroekiko gertutasuna

Massimo Bindini AMPO KAZAKHSTANgo zuzendari nagusiak, planta berriak Kazakhstango eta Kaspiar eskualde osoko bezeroekiko harremana indartzeko duen garrantzia azpimarratu du. “Hemen egoteak, gure bezeroengandik gertu, haien beharrak hobeto ulertzeko eta arinago erantzuteko aukera ematen digu. AMPOren nazioarteko esperientzia hona ekartzen ari gara eta, aldi berean, tokiko gaitasun sendoak garatzen”, adierazi du. Bindinik tokiko talentua garatzearen garrantzia ere azpimarratu du: “Guretzat, proiektu hau ez da balbulak fabrikatzera eta zerbitzuak tokian bertan eskaintzera mugatzen. Ezagutza transferitzea, gure taldea garatzea eta gure bezeroei epe luzera laguntzeko beharrezkoak diren gaitasun teknikoak sortzea ere bada. Kazakhstanekin batera hazteko konpromisoa dugu, eta gure esperientzia eta teknologia tokiko energia-industriaren garapenaren zerbitzura jartzekoa”, gaineratu du.

AMPO KAZAKHSTANen helburua Kazakhstanentzat eta Kaspiar eskualdearentzat bazkide estrategiko bihurtzea da, arreta berezia jarriz herrialdeko proiektu estrategikoetarako balbula kritikoen mantentze-zerbitzuetan. Planta berriak balio teknologiko handiko balbulen garapenerako eta mantentze-lanetarako ekipamendu aurreratuak eta gaitasun teknikoak uztartzen ditu, nazioarteko esperientzia zabala duten eta oso kualifikatutako zerbitzu-ingeniari talde batekin batera. Horri esker, tokiko bezeroen beharrei azkar erantzun ahal izango zaie, besteak beste, abiarazte eta commissioning faseetan laguntza teknikoa, ekipamenduen hautaketa, ingeniaritza-soluzioak, mantentze-lan prediktibo eta prebentiboak, konponketak eta prestakuntza zerbitzuak eskainiz.

Beste berriak

03 November 2026
INDONESIAKO AKM GUNEAREN GARAPEN PROIEKTURAKO THROUGH CONDUIT DOUBLE EXPANDING DISEINUKO KONPORTA BALBULAK HORNITUKO DITU AMPOK
AMPO hautatu dute Through Conduit Double Expanding diseinudun 14 konporta-balbula hornitzeko, horietatik 8 eskuz…
Irakurri gehiago
28 October 2026
AMPOK TAMAINA HANDIKO ETA PRESIO ALTUKO ERRETENTZIO ETA GLOBO BALBULAK HORNITUKO DITU ARAMCOREN ZULUF EREMUKO CRPO 147/157 OFFSHORE PROIEKTURAKO
AMPOk teknologia maila altuko 18 erretentzio- eta globo-balbula hornituko ditu Aramcoren CRPO 147/157 proiekturako.…
Irakurri gehiago
14 October 2026
HINDALCOREN INDIAKO ADITYA ALUMINA FINDEGIRAKO ANGELU-BALBULAK HORNITUKO DITU AMPOK
Hindalco Industries Limited (HIL) enpresak Idiazabalgo AMPO kooperatiba hautatu du Aditya Alumina Findegiaren proiekturako…
Irakurri gehiago

AMPO HEADQUARTERS

Barrio Katea S/N

20213 Idiazabal (Gipuzkoa)

SPAIN

T. +34 943 188 000

Jarri gurekin harremanetan
  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVES
    • ISS BY AMPO POYAM VALVES
    • AMPO SERVICE
    • AMPO FOUNDRY
  • Industriak
    • Energia
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Gizarte-konpromisoa
    • Etika eta gardentasuna
  • News & Media
    • News
    • Case studies
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Elemento del menú
    • ProTalent
  • Harpidetu gure buletinera

    Interesguneak

© Ampo 2026
  • Lege-oharra
  • Datu pertsonalak babesteko politika
  • Cookie-politika
  • Manage cookies
  • Barne Informazio Sistema