News & Media
BERRIAK
AMPOren balbuletako dibisioa offshore eta subsea merkatuetarako balbula fidagarrienak garatzeko lanean ari da egun, eta proiektu hau medio, itsasoan hainbat ikerketa-proba burutzen ari da, material ezberdinek itsasoko uraren korrosioarekiko daukaten erresistentzia analizatzeko helburuarekin.
Ikerketa eta garapeneko proiektu estrategiko honen helburu nagusia itsasoko uraren korrosioa eta estaldura material ezberdinen fouling erresistentzia ebaluatzea da. Hain zuzen ere, balbulen barneko osagaiak babesteko erabiltzen diren materialek jasan dezaketen desgastea eta galling-a baloratzea.
Proiektu hau Tecnalia bezalako zentro teknologiko ezberdinekin elkarlanean garatu da eta itsasoko bi lokalizazio ezberdinetan ikerketa probak burutzean oinarritu da berau. Alde batetik, material gama zabal bat zazpi hilabeteetan zehar BIMEP (Biscay Marine Energy Plataform) plataforman instalatuz, zein Bizkaiako kostaldetik 1,7km-tara kokaturik dagoen. Ingurune honek materialekiko korrosio baldintza zorrotzak eskaintzen ditu. Eta beste alde batetik, Pasaiako portuan Tecnaliak dituen instalakuntzetan hainbat probeta ezarri genituen itsasazpian urte betean zehar (2017ko abuztutik 2018ko abuztura). Urte osoan zehar luzatu zen entsegu honetan hainbat inspekzio burutu genituen proiektua ebaluatu eta fenomeno naturalak ezagutzeko. Tartean, korrosioarekiko erresistentzia, banatutako korrosioa eta fouling-a.
AMPO POYAM VALVESen badakigu errendimendu hoberena produktu optimo batek soilik bermatu dezakela, horretarako korrosio, adhesio, abrasio edota erosioagatiko degradazio arazoak izan gabe, eta honela balbulen erabilera bizitza luzatuz. Horrexegatik gaude egun ikerketa eta garapen proiektu honetan murgilduta.