BERDINTASUN PLANA EGUNERATZEAREKIN BATERA, AMPOKO BERDINTASUN ASTEAREN LEHEN EDIZIOA OSPATU DU IDIAZABALGO KOOPERATIBAK

AMPO kooperatibak 2014.urtetik dauka indarrean Berdintasun Plan bat eta baita Berdintasun Batzorde bat ere. 2015ean Emakundek (Emakumearen Euskal Erakundea), emakume eta gizonen arteko erakunde laguntzailearen aitorpena eman zion gainera kooperatibari.

Gauzak honela, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna bermatzea helburu duen plan hau lau urtero berritzen duenez, aurtengoan berriro ekingo dio eguneraketari.

Bestalde, Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko eguna aitzakiatzat hartuz, martxoaren 2tik 8ra bitartean AMPOko Berdintasun Astearen lehen edizioa ospatu du kooperatibak, horretarako ekimen ezberdinak antolatu dituelarik. Besteak beste, “Ezagutzen al nauzu?” izeneko lehiaketa bat, non mundu mailan erreferente izan diren emakume ezberdinen ibilbidea nabarmendu nahi izan den, eta baita AMPOko emakumeen taldeko argazkia ere. Izan ere, AMPOren historian emakumeek izan duten presentzia balioan jarri nahi izan baitute, horretarako omenaldi txiki bat eginez kooperatibako emakume erretiratuei.

AMPOk berdintasunaren printzipioa babestu eta honen aplikazio aktiboa sustatzen du honenbestez, bere egunerokotasunean.

loading