BECHTEL INGENIARITZAK HORNITZAILE ONENA BEZALA IZENDATU DU AMPO

Balio teknologiko altuko balbulen diseinu eta ekoizpenean mundu mailako liderra den AMPOk hornitzaile onenaren saria jaso zuen joan den astean Bechtel ingeniaritzaren Hornikuntza Katearen urteko sarietan, Bechtelen mundu mailako proiektu ezberdinetan Idiazabalgo kooperatibak eskainitako aparteko errendimendua aitortuz honela.

Hainbat faktoreren arabera ebaluatu ditu Bechtel-ek hornitzaileak, tartean; errendimendu orokorra, kalitatezko zerbitzuak denboran hornitzeko ahalmena, proiektuko hito ezberdinak bete eta elkarlanean lan egiteko gaitasuna, eta era berean segurtasun, errendimendu, ahalmen tekniko eta ingurumen gaietan bezeroaren espektatibak bete edota gainditzeko gaitasuna. Sari hauetarako hautagaitzak Bechtel-eko Erosketa eta Proiektu Zuzendariek berrikusi eta onartu zituzten, beren goi-mailako buruen oniritziarekin.

Jon Gorrotxategi, AMPOko Presidenteak, eta Iñaki Aizpeolea, AMPO POYAM VALVES USA-ko Zuzendariak jaso zuten sari azpimarragarri hau joan den astean Estatu Batuetan: “Ohore bat da AMPOrentzako Bechtel korporazioak Hornitzaile onenaren saria guri esleitu izana. Eskerrik asko aitorpen hau posible egin duzuen guztioi”.

AMPO POYAM VALVES-ek 20 urte baino gehiago daramatza Bechtelekin aktiboki kolaboratuz, mundu mailako proiektu ezberdinetarako balio teknologiko altuko balbulak diseinatu eta ekoiztuz, hain zuzen. Tartean ondorengo proiektuetarako balbulak hornitu izan dituelarik: Pennsylvania Chemicals Project, Corpus Christi Liquefaction Project, Sabine Pass Licuefaction Project, Atlantic LNG, Australian LNG projects, Angola LNG, Jamnagar Refinery, Al Taweelah Alumina Refinery, etab.

“Gure bezeroentzat emaitza bikainak lortzeko eskaini digun elkarlana medio, AMPO POYAM VALVES berebiziko kolaboratzaile da egun Bechtelentzat” esan du Al Hankins-ek, Bechtel-eko Erosketa eta Kontratuen Zuzendari korporatiboak. “Hornitzaile nagusien lana ezinbestekoa da gure bezeroei zerbitzu hobea eskaini eta industriari soluzio berritzaileak eskaintzen jarraitzeko”.

loading