BALBULETAKO SALMENTA ORDEZKARIEN BILKURA OSPATU DA ASTE HONETAN

AMPOren balbuletako dibisioak salmenta ordezkari eta agente sare zabal bat du egun munduan zehar, 60 herrialde baino gehiagotan presentzia aktiboa duelarik. Gauzak honela, aurtengo urtearen analisia burutu eta batez ere 2018rako estrategia komertziala marrazteko helburuarekin, balbuletako salmenta ordezkarien bilkura ospatu dute aste honetan zehar Idiazabalen, besteak beste, ondorengo herrialdeetako salmenta ordezkarien bisitak jaso dituztelarik; Txina, India, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Espainia, Australia, Tailandia, Errusia, etab.

 

Asteartetik ostegunera bitartean AMPOren antolakuntza eraldaketa eta aurrerapen teknikoen berri eman zitzaien, baita garatutako produktu eta teknologia berrien berri ere. Honez gain, AMPOren 2017-2020 Plan Estrategiko berria ere nabarmendua izan zen bilkura honetan. Etorkizuneko proiektuen inguruko informazioa, planta berrien inguruko informazioa, merkatu garapen berrien inguruko informazioa,… helarazi zitzaielarik. Hau guztia salmenta ordezkariak AMPOren estrategia berriarekin lerrokatzeko helburuarekin. Bestalde, aurten abian jarritako LEAN kulturaren inguruko proiektuak ere aurkeztu ziren. Filosofia berri honek bi helburu garbi ditu. Alde batetik, bezeroei balio erantsi altuagoa eskaintzea eta beste alde batetik, etengabeko garapen eta bikaintasunari dagokionez, organizazio erreferente bat izatea. Amaitzeko, garrantzitsua da ere aipatzea salmenta ordezkariek bilera guztietan izan zuten rol aktiboa, non hainbat proiekturen inguruko informazioa partekatzeaz gain, gure bezeroen behar eta eskakizunak ere helarazi zizkiguten.

 

AMPOren estrategia nagusia bezeroak fidelizatzea da, euren beharretara moldatu eta lehen mailako produktu eta zerbitzuak eskainiz.

 

Bilkurako azken egunean nabarmendu behar da delegatu guztiek aukera izan zutela AMPOren garapen berritzaileenak bertatik bertara ezagutzeko, baita instalakuntza berriak ere. Tartean, Mekanizaziorako pabilioi berria, non mekanizaturako makina adimendunak instalatu diren.

loading