Berrikuntza
AMPO POYAM VALVES en berrikuntzarekin konprometituta gaude, eta horretarako ingeniaritza talde handi bat dugu produktu, teknologia eta sistema berriak garatzera zuzenduta. Gure taldeak garatutako proiektuak zehaztasun handiz egokitzen dira bezero bakoitzaren baldintzetara eta, bezeroaren beraren ingeniari taldeekin elkarlanean, etengabe hobetzen ditugu gure ezagutzak.
Halaber etengabe kolaboratzen dugu nazioarteko ikerketa zentroekin eta unibertsitate ospetsuenekin.
Ikerketa eremu nagusiak
Berrikuntza taldearen ikerketa eremu nagusiak hauek dira, eta bakoitzak aldi berean hainbat azpiproiektu ditu:
Balbula berdeak
Ingurumenarekiko daukagun konpromiso irmoaren ondorioz, gure balbuletan soluzio teknologiko berriak ezarri ditugu. Ingurumenean sortzen dugun eragina murriztea ezinbesteko helburua da guretzat, eta beraz, gogor lan egiten dugu balbulen errendimendua hobetzeko, “zero igorpen” izango duten balbulak lortzeko, hain zuzen.
Gure produktuak garatzeko Ekodiseinuaren prozesuan oinarritzen gara, ingurumen eragin txikia izango duten soluzioak bermatzeko.
Gure helburu teknologikoan arrakasta izateko funtsezko faktoreak ondorengoak dira: barruko zein kanpoko itxituretan “praktikarik onenak” erabiltzea, pareak murrizteko hobekuntzak txertatzea, ekipamenduen pisua murriztea eta, halaber, balbulen errendimenduan “zero igorpen” lortzeko soluzioak garatzea.
AMPO POYAM VALVESen helburua da Balbula Berdeak gure ohiko lan fluxuaren parte integrala izatea.
Segurtasun balbula adimendunak
Segurtasuna da “osasunari kalte egingo dion edo galera ekonomikoak eragingo dituen zerbaiten aurrean edo horrekiko esposizioaren aurka babestuta egotea”.
Etengabeko aldaketa teknologikoek, ingurumenari buruzko araudiek eta segurtasun publikoaren gaineko erregulazioek bultzatzen gaituzte eremu honetan hobekuntzak egiten jarraitzera. Urrutiko kontrolerako prozesu berriak, ingeniaritzako soluzio berriak, mantentze lan prebentiborako ekipamendu berriak eta kontrol sistema berriak; horiek dira eskaintzen diren hobekuntzetako batzuk.
AMPOrentzat bere produktuen fidagarritasuna funtsezkoa da, eta proiektu berrien garapen eta errendimendu prozesuei lotuta dago berau.
Presio altuko eta tenperatura altuko ziklotan lan egiten duten balbulen errendimendu bikainak, Segurtasunaren Osotasun Mailaren arauak betetzen ditu (SIL).
Oso zerbitzu zorrotzetarako soluzioak
Industria prozesuak, erauzketa prozesuak bezalaxe, geroz eta konplikatuagoak dira egun.
Hau dela eta, AMPOren garapen eta zerbitzu teknologikoek aldaketa horietan abangoardian mantentzeko erronka barneraturik daukate eta euren helburua da zerbitzu zorrotzeko aplikazioetarako balbula eta soluzioak garatzea.
Arlo honetan esku artean ditugun proiektu nagusietako batzuk hauek dira: higadurak saihesteko abangoardiako diseinuak eta estaldura berrien garapena, kontaktuan dauden azaleren arteko marruskadura galarazteko.
AMPOn badakigu produkturik onenak baino ez duela korrosioa, abrasioa, adhesioa edo erosioa galaraziko. Hau dela eta, fluidoen ahalmenen analisiak, estaldura tribologikoak eta prozesuen azterketak dira AMPO POYAM VALVESeko ingeniaritza taldeak garatzen dituen proiektuetako batzuk.