• News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
    Azken berriak
    PRESIO ALTUKO ON-OFF BOLADUN BALBULAK HORNITUKO DITU AMPOK KAZAKHSTANGO KARACHAGANAK…

    AMPOk presio altuko 85 on-off boladun balbula…

    QATARREKO NORTH FIELD PRODUCTION SUSTAINABILITY (NFPS) OFFSHORE PROIEKTURAKO HIPPS BOLADUN…

    Duela hainbat hilabete balio teknologiko handiko HIPPS…

  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVESZerbitzu zorrotzenetrako teknologia maila altuko punta-puntako balbulak.
      • Industriaren arabera
      • Balbula motaren arabera
    • ISS BY AMPO POYAM VALVESBalbulak baino gehiago.
      • Neurrira egindako sistemen integrazioak
      • Balbulen jarduketaren kontrol-sistemak
      • Monitorizazio-soluzioak
      • Hidrogeno berdea biltegiratzeko soluzioak
    • AMPO SERVICEBezeroen beharrei erantzun azkarra, mundu osoan zehar eta dauden tokian daudela.
      • MRO zerbitzuak
      • Ingeniaritza-soluzioak neurrira
      • Ordezko piezak
      • FES zerbitzuak
      • Prestakuntza-zerbitzuak
      • Prebentziozko mantentze-lanen eta mantentze-lan prediktiboen zerbitzuak
      • Konponketa eta mantentze lanetarako zentroak
    • AMPO FOUNDRYMuntatzeko prest dauden osagaiak.
  • Industriak
    • Energia
      • Karbono igorpen murritzeko energiak
      • Beste energia primario batzuk: Upstream
      • Finketa
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
    Azken berriak
    I+G PROIEKTUAK: WH2YTE eta AMPO-CFP

    AMPOk Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren bidez finantzatutako…

    IKERKETA ETA GARAPEN PROIEKTUAK: HPCVALVE eta AMPOALY

    Ikerketa eta Garapeneko “HPCVALVE” eta “AMPOALY” izeneko…

  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Etika eta gardentasuna
    • Gizarte-konpromisoa
    Azken berriak
    2024KO JASANGARRITASUN MEMORIA ARGITARATU DU AMPOK

    AMPOk 2024ko Jasangarritasun Memoria aurkeztu du, kooperatibaren…

    ETORKIZUN JASANGARRIA BULTZATZEKO KARBONO-ATZIPEN SOLUZIOAK

    Energia-soluzio jasangarriak bultzatzeko bidean lider izateko konpromisoarekin,…

  • ProTalent
  • News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
News & Media
BERRIAK

ARAMCO-RI BALIO ERANTSI ALTUKO BALBULA ETA ZERBITZUAK HORNITZEKO AKORDIO GLOBAL BAT SINATU BERRI DU AMPOK

31 January 2022
Partekatu

Dhahran, Saudi Arabia, 2022ko urtarrila – AMPOk akordio marko bat sinatu berri du Aramcorekin, Saudi Arabiako Dhahran hirian ospatutako IKTVA (In-Kingdom Total Value add) izeneko erakustazoka batean. Ekitaldi hau herrialdeko enpresa energetiko garrantzitsuena den Aramcok berak antolatu zuen eta urtarrilaren 24tik 26ra ospatu zen, AMPOk stand propio batekin parte hartu zuelarik gainera.

Hitzarmenak balio teknologiko altuko balbulak garatu eta hornitu eta balio erantsi altuko zerbitzuak eskaintzeko lankidetza jasotzen du. Tartean, martxan jartzeko prozesuetan laguntza teknikoa, ingeniaritza mailako soluzioak, ekipoen aukeraketa, mantentze lan prebentibo eta prediktiboak, intzidentzien soluzioak eta formakuntza. Hau guztiaz gain, Aramco-ren behar operatiboei erantzuteko soluzioen garapen bateratua ere barnebiltzen du hitzarmenak.

Aramcoren IKTVA programa estrategikoak barne balioaren sorkuntza bultzatzea du helburu, baita epe luzerako hazkunde eknomikoa eta dibertsifikazioa maximizatzea eta Saudi Arabiako energia sektore anitza, iraunkorra eta lehiakorra garatzea ahalbideratuko duen mundu mailako hornikuntza sare bat eraikitzea ere. Epe luzerako hitzarmen honen bidez, Aramcoren bazkide estrategiko bihurtuko da AMPO, honela herrialdeko Vision 2030 eta IKTVA programekin bateginez eta bien etorkizunak lerrokatu eta tokiko Saudi industria-klusterraren parte izanez.

AMPO ARABIAren bidez, hau da, bertan balbulak ekoizteko AMPOren lantegi berria medio, tokiko edukien programa indartzen lagunduko dio Aramcori, herrialdeko industriarako funtsezko eragile bihurtuz eta konporta, globo, erretentzio, bola, ar, switch eta angelu motako balbulak nahiz “Integrated Smart Solutions” bezala ezagunak diren irtenbideak eskainiz. Soluzio sorta zabal honek fidagarritasun mailarik altuena eskaintzen du, industriako aplikazio zorrotzenetarako mantentze eta operazio-kostu minimoekin batera. Hau guztiaz gain, inbertsio honen bidez herrialdean balbulak fabrikatzeko ekosistema orokorrari lagunduko dio AMPOk, Saudi Arabiako nahiz GCC herrialdeetako egungo eta etorkizuneko hornitzaileei lagunduz.

Dar Massader Group-ekin batera, Dammam-en balbulak fabrikatu eta salmenta osteko zerbitzuak eskaintzeko jarri zuen martxan kooperatibak AMPO ARABIA eta fabrika hau lehen balbulak ekoizteko prest egongo da 2022ko lehen hiruhilekoan zehar.

AMPOk 1998.urtetik dauka presentzia Saudi Arabian eta urte guzti hauetan zehar 20.000 balbula baina gehiago hornitu ditu hainbat proiektu estrategikoetarako. Tartean; Marjan Field Expansion, Berri Field development, South Berri Water Injection Plant, Upgrade Water Disposal Facilities at Qatif eta Abqaiq Water Injection Project, besteak beste.

AMPO mundu mailako erreferentzia kontsideratzen da egun, merkatuko balbularik fidagarri eta seguruenak garatu eta ekoizten dituelako. Hau guztia ia 60 urteko esperientzia, teknologia, erreferentziak, balbulen heltze aroa eta produkzio prozesu erabat integrala medio. Hau guztiaz gain AMPOk merkatuko soluzio gama zabalenetarikoa du egun eta beti dago teknologiaren abangoardian, goi-mailako teknologiekin eta produktu, teknologia, sistema eta soluzio berrien garapenean lanean diharduen ingeniaritza talde garrantzitsu batekin.

 

 

Beste berriak

09 June 2026
PRESIO ALTUKO ON-OFF BOLADUN BALBULAK HORNITUKO DITU AMPOK KAZAKHSTANGO KARACHAGANAK PROIEKTUARENTZAT
AMPOk presio altuko 85 on-off boladun balbula hornituko ditu Karachaganak hobian gauzatuko diren bi…
Irakurri gehiago
02 June 2026
QATARREKO NORTH FIELD PRODUCTION SUSTAINABILITY (NFPS) OFFSHORE PROIEKTURAKO HIPPS BOLADUN BALBULAK HORNITU DITU AMPOK
Duela hainbat hilabete balio teknologiko handiko HIPPS boladun balbula multzo bat hornitu zuen AMPOk…
Irakurri gehiago
18 May 2026
AMPOREN TEKNOLOGIAK 6.000 METROKO SAKONERARA IRISTEA LORTU DU, JAPONIAN LUR ARRAROAK ERAUZTEKO AITZINDARI DEN PROIEKTU BATEAN
AMPO POYAM VALVESek arrakastaz diseinatu eta hornitu ditu balio teknologiko altuko eta konplexutasun tekniko…
Irakurri gehiago

AMPO HEADQUARTERS

Barrio Katea S/N

20213 Idiazabal (Gipuzkoa)

SPAIN

T. +34 943 188 000

  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVES
    • ISS BY AMPO POYAM VALVES
    • AMPO SERVICE
    • AMPO FOUNDRY
  • Industriak
    • Energia
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Gizarte-konpromisoa
    • Etika eta gardentasuna
  • News & Media
    • News
    • Case studies
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Elemento del menú
    • ProTalent
  • Harremanetarako
© Ampo 2023
  • Lege-oharra
  • Datu pertsonalak babesteko politika
  • Cookie-politika
  • Manage cookies
  • Barne Informazio Sistema