ARABIAR GOLKOAN KOKATURIK DAUDEN BERRI ETA MARJAN OFFSHORE GUNEETARAKO AMPOREN ERRETENTZIO BALBULAK

Egoitza nagusia Italian duen Saipem ingeniaritzak bi EPIC kontratu lortu zituen Saudi Aramcoren eskutik 2019ko urtarrilean, Berri eta Marjan offshore guneen garapenerako ingeniaritza, erosketa, instalakuntza eta eraikuntza zerbitzuetarako kontratuak, hain zuzen. Bi kontratu hauek, Saipem eta Saudi Aramcok offshore proiektuak garatzeko epe luzera sinaturik duten akordio baten parte dira eta Marjan nahiz Berri izeneko petrolio eta gas hobien produkzio ahalmena areagotzea dute helburu, eguneko 550.000 arabiar petrolio upel ekoiztuz eta eguneko 2,5 bilioi oin kubiko gas (BSCFD) produzituz.

Bi konpainia erraldoi hauek AMPO POYAM VALVESengan jarri dute konfidantza, Arabiar golkoan kokaturiko offshore proiektu honetarako balio erantsi altuko erretentzio balbula ugari diseinatu eta ekoizteko.

Bertarako Inkonel materialean estaldurak dituzten 36” tamaina bitarteko eta 1500lbs presio bitarteko erretentzio balbulak diseinatu eta produzituko ditu AMPOk, horretarako orain gutxi martxan jarritako mekanizatuko planta berrian instalatu dituzten estaldura teknologia berriak erabiliko dituztelarik. Lan hauek automatizazio maila altuarekin burutuko dira, horretarako robot eta zelula ezberdinak dituztelarik.

Balbula guztiak 2020.urtean entregatuko zaizkio bezeroari.

Saipem nahiz Saudi Aramcok AMPO POYAM VALVES-ekin lan egitea erabakitzearen arrazoi nagusienetakoak kooperatibak eskaintzen duen kalitate maila altua eta offshore sektorerako pertsonalizaturiko teknologia maila altuko balbulak ekoizteko duen barne gaitasuna izan dira, besteak beste.

 

loading