API 6A ETA API 17D ZIURTAGIRIAK LORTU, ETA API 6DSS ZIURTAGIRIA ZABALDU DU AMPOREN BALBULETAKO DIBISIOAK

Offshore eta subsea merkatuetarako AMPOk diseinatu eta produzitzen dituen balbulek, API 6A, API 17D eta API 6DSS ziurtagiriak dituzte iada. Exigentzia maila altuko ziurtagiri hauek API Institutuak (American Petroleum Institute) luzatu ohi ditu.

Munduko upstream operadore nagusienek iada AMPO POYAM VALVESengan erabateko konfidantza dute offshore eta subsea industrietarako soluzioak garatzeko, kooperatibaren hainbat balbula iada euren plantetan instalatuta dituztelarik.

Honenbestez, AMPO exigentzia maila altuko upstream merkaturako soluzio fidagarrienak eskaintzeko prest dagoela esan dezakegu.

 

loading