AMPOREN NAZIOARTEKOTZE-PLANA AURRERA DOA, SAUDI ARABIAKO PLANTA BERRIAREN IREKIAREKIN

AMPO proiektua energiaren sektoreko aplikazio eta industria zorrotzenetarako balio teknologiko handiko balbulen diseinu eta fabrikazioan lider globala da, bai eta nazioarteko erreferentzia erabat mekanizatutako galdaketako osagaiei dagokienez ere. Bere nazioartekotze-plana aurrera doa, Dammamen (Saudi Arabiako industria-hiri nagusienetako bat) ireki berri duen balbulak fabrikatzeko planta berriaren irekiarekin.

Nazioarteko inplantazio berri honi esker, Ekialde Ertaineko bezeroengandik gertuago egongo da Idiazabalgo kooperatiba. Horrez gain, bere produkzio ahalmen globalak ere gora egingo du. Ekimen honekin, halaber, Saudi Arabiako Saudi Vision 2030 dibertsifikazio-programa sendotzen lagunduko du enpresak. Programa horren xedea da ekonomia dibertsifikatzea eta herrialde horrek petrolioarekiko duen mendekotasuna gainditzea. Dammameko plantan, AMPOk teknologia-balio handiko balbulak ekoiztuko ditu, ondokoak bezalako sektoreentzako: oil & gas, kimika, petrokimika, ura eta meatzaritza.

AMPO ARABIAko planta berriak balbulak muntatzeko guneak, proba bankuak, pintura eta bidalketetarako instalazioak izango ditu eta irailean egongo da erabat martxan. Hil horretan ospatuko da irekiera-ekitaldi ofiziala, egun munduko energia-enpresarik handiena kontsideratzen den Aramco bezalako punta-puntako bezeroak alboan izango ditugularik.

“Planta berri honi esker Ekialde Ertaineko gure bezeroen proiektuetan arrakasta bermatu ahal izango dugu eta inguru hartan eskaintzen dugun zerbitzua hobetzeaz gain, gure bezeroek Idiazabalgo gure planta beren esku izango dute ere, zerbitzu zorrotz eta konplexuenetarako balio erantsi altuagoko balbulak diseinatu eta ekoizteko. Itsas-maila azpiko aplikazioak (subsea) bezalako zerbitzu zorrotzetarako, hain zuzen ere. Horrenbestez, Ekialde Ertaineko merkatuari begira gauzatzen dugun ekoizpen-jarduera Idiazabalen ere sendotzen lagunduko du proiektu honek”, nabarmendu du AMPOko koordinatzaile nagusi den Ibon Imazek.

loading